Xabier de Felipe-Arkaitz Mendoza Duok lehenengoz joko dau jentaurrean
2010-11-11 11:11 MusikeaHitzordua datorren zapatuan, hilaren 13an, Arabako Araian izango da, Andra Mari Aretoan, Urte Hondarreko Musikaldiaren Programazinoaren barruan. Kontzertua arratsaldeko 20:15ean hasiko da.
Datorren zapatuan, Xabier de Felipe biolinista bilbotarrak eta Arkaitz Mendoza pianista andoaindarrak osotzen daben duo barriak publiko aurreko lehenengo kontzertua eskainiko dau. Hitzordua datorren zapatuan, hilaren 13an, Arabako Araian izango da, Andra Mari Aretoan, Urte Hondarreko Musikaldiaren Programazinoaren barruan. Kontzertua arratsaldeko 20:15ean hasiko da.
Euskal Herriko musikari gazteen artean jada punta-puntan kokatu diran bi jotzaile gazte honeek, beren gaztetasunean be, curriculum distiratsu baten jaube dira eta, duda barik, aurretik etorkizun oparoa dabe.
Araiako kontzerturako egitaraua:
Johannes Brahms – Sonata nº1 biolin eta pianorako, sol M, Op. 78.
I. Vivace ma non troppo
II. Adagio.
III. Allegro Molto moderato
Ludwig van Beethoven – Sonata biolin eta pianorako, fa M, Op. 24, 'Udaberria'.
I. Allegro
II. Adagio Molto expresivo
III. Scherzo, allegro Molto
IV. Rondo, allegretto ma non troppo
Witold Lutoslwaski- Subito, biolin eta pianorako.
Laster, Abenduaren 27an, Bilboko Teatro Arriagan beste kontzertu bat eskainiko dabe.
Xabier de Felipe Prieto
Bilbon 1987an jaioa. Bost urtetan hasi zan biolinaz, Elkarte Koralean, R. Hamzea maisu errumaniarragaz, geroago Batxilergo Musikala egiteko A. Mendiagaz, Leioako Kontserbatorioan. 2009an bere biolin karrerea amaitu eban Musikenen, K. Wataya irakasle japoniarragaz. Gaur egun Posgradua egiten dabil Frankfurteko Hochschule für Musik-en, W. Forchert profesoreagaz.
Espainia, Frantzia, Italia, Alemania eta Eslobenian kurtsoak eginak ditu, K. Wataya, A. Hevia, A. Malikian, Yuri. V. Volgin, I. Volochine, W. Forchert eta L. Honda-Rosenberg maisuakaz. 2004-2005ean, EGOko Kontzertinoa (Euskal Herriko Gazte Orkestra), Txinan zeharko biran parte hartu eban. 2006-2007an, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren biolinista laguntzailea izan za. 2007-2009an, Sinfonietta Musikene eta Musikene Orkestra Sinfonikoko Kontzertinoa izan zan eta bakarlari moduan Stradivarius Rode biolinaz jo izan eban. 2007, 2008 eta 2009an, Schleswig-Holstein, Gazte Orkestra Internazionaleko partaidea izan zan, Alemania, Errusia, Armenia, Lituania, Brasil, Danimarka eta Hungarian egonik, Christoph Eschenbach, Iván Fischer, Zoltán Kocsis, Christopher Hogwood, Herbert Blomstedt, Christoph von Dohnányi eta Mikhail Pletnevek zuzendurik.
2010ean, Junge Deutsche Philharmonie (Alemaniako Gazte Orkestra Nazionala) eta GMJOGustav Mahler Gazte Orkestra Internazionaleko partaidea.
Orain arte irabazitako sariak:
1. Saria, 2004ko Euskadiko Ikastetxe-Arteko Jotzaile Gazteen Konkurtsoan.
1. Saria 'Acordes 2007' Espainiako Goi Mailako Kontserbatorio-Arteko Txapelketan, Kinteto Musikeneko biolinista moduan.
1. Saria Jotzaile Gazteen Lehiaketan (Logroño) 2009.
1. Saria Beka Nicanor Zabaleta, Gipuzkoako Diputazinoa-Kutxa (Donostia) 2009.
1. Saria Ruperto Chapí Hari-Sariketa Nazionalean (Alicante) 2010.
Arkaitz Mendoza Rodriguez
Andoainen jaioa 1983an. Donostiako Udal Musika Eskolan, Goi Mailako Kontserbatorioan eta Baionako Kontserbatorio Nazionalean egin zituan piano eta organo ikasketak Laurentino Gomez, Cristina Navajas, Bernadette Carrau eta Esteban Landarten eskutik. Bartzelonako Lizeo Eskolan pianoko postgraduadu ikasketak egin zituan Miquel Farré maisuaren gidaritzapean eta Errioxako Unibersidadean Historia eta Musika Zientziak lizentziaturea bete barri dau. Gaur egun, Musikene Goi Mailako Musika Eskolan, Enrique García Asensioren gidaritzapean, Orkestra Zuzendaritza ikasketak egiten dago.
Kalahorrako Udal Musika Eskolan eta Gasteizeko Jesus Guridi Kontserbatorioan piano irakaskuntzea bete ondoren, gaur egun, Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioko pianoirakasle titularra da oposaketa bidez. Gaur egun, Berria egunkarian musika kritikaria da.
Nazinoarteko lehiaketetan jasotako sari ugarien artean, ondokoak azpimarra daitekez: Donostia Hiria, Ciutat de Carlet, Pariseko Lucien Wurmser, Linareseko Marisa Montiel, Ciutat de Xátiva, Bilboko Nuevas Estrellas, Bartzelonako Eugenia Verdet eta Joan Massià, Soriako Gerardo Diego eta Leongo Veguellina de Órbigo.
Piano-errezitaldi ugari eskaini ditu Euskadiko areto askotan, baita Donostiako Musika Hamabostaldiko azken edizinoetan, Aita Donostiaren 50. urteurrena dala eta, haren Euskal Preludioak interpretatuz. 2007an, Donostiako Cultura Musical Elkarteak antolatuta, piano errezitaldi garrantzitsua eskaini eban Donostiako Kursaal auditorioan, bertan arrakasta handia lortuz kritika eta entzulerian. Urte berean, Eusko Jaurlaritzeak hautatuta, Argentinan zehar hilebete luzeko kontzertu birea egin eban piano bakarlari moduan eta hainbat uritan Urteko Artista izentau eben. 2008an, Japoniako uri nagusietan beste kontzertu bira bat egin eban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!