Euskal Kazetarien Alkarteak Terry Gould iparamerikarrari emon deutso Jose Maria Portell 2010 saria
2010-11-04 16:39Euskal Kazetarien Alkarteak emoten dauen Jose Maria Portell Adierazpen Askatasunaren aldeko 2010eko sariko epaimahaiak aho batez erabagi dau Terry Gould kazetari eta idazle iparramerikarrari emotea saria, bere lan idatziaren bidez kazetaritzearen bozeroaile eta babesle bilakatu dalako nazinoarte mailan.
Euskal Kazetarien Alkarteak emoten dauen Jose Maria Portell Adierazpen Askatasunaren aldeko 2010eko sariko epaimahaiak aho batez erabagi dau Terry Gould kazetari eta idazle iparramerikarrari emotea saria, bere lan idatziaren bidez kazetaritzearen bozeroaile eta babesle bilakatu dalako nazinoarte mailan.
Epaimahaiko kideen eretxiz, 'adierazpen askatasunaren aldeko burrukearen ikurra' da Gould, kazetaritzearen lanbide bikaina ikustarazo dauelako mundu osoan. 'Bere lanaren bidez, bidebakokeriari aurre egiteko gaitasuna erakusten dau eta ahotsa eta irudia emoten deutse, egia kontetako euren biziak emoteko prest diran kazetari askori', adierazo dau epaimahaiak.
Sariaren bigarren edizinoan, honako honeek osotu dabe Jose Maria Portell Adierazpen Askatasunaren aldeko sariko epaimahaia: Juan Carlos Martinez, Miguel Angel Idigoras, Emilio Alfaro eta Mariano Ferrer, euskal prentsaren aniztasunaren ordezkari moduan; Carmen Torres Ripa kazetaria epaimahaiko presidente lanetan ibili da eta, horreez gan, Lucia Martinez eta Veronica Portell, Euskal Kazetarien Alkarteko presidente eta idazkari nagusi moduan, hurranez hurran.
New Yorkeko Brooklyn auzoan jaio zan Terry Gould 1949an. Kanadan egin zituan bere kazetaritza ikasketak, 1984an narrazino laburren bilduma bat argitaratu eban eta Vancouverrera joan zan bizitera. Han ekin ekin eutson kazetari ibilbideari eta han bizi da oraindino.
Murder Without Borders: Dying for the Story in the World's Dangerous Places (Matar a un periodista. El peligroso oficio de informar, gaztelaniaz) liburuaren egileak ekiena kontetea krimen bakartzat eben kazetari batzuen istorioak berregin zituan.
Lau urteko ikerketa sakonaren emoitzea da liburua. Estadistika ofizialen arabera, kazetaritzan jarduteko herrialderik arriskutsuenak eta biktimen jaioterriak bisitau zituan Gouldek urteotan (Filipinak, Errusia, Kolonbia, Irak eta Bangladesh), eta lekuan bertan berreregi zituan botereari eta ustelkeriari aurre egin eutsen zazpi kazetarien bizitzea eta heriotzea.
Hareen bizitzak sakrifiketako motiboak ulertu guran, Gouldek euren adore itzela islatzen dau eta eurek argitaratu ezinik geratu ziran zenbait istorio gogoratzen ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!