Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak enpresei eta administrazinoei aplikautako kanon digitala legez kanpokotzat jo dau
2010-10-22 12:11Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak erreproduzitzaile eta euskarri digitalei apliketan jaken kanona legez kanpokoa dala erabagi dau. Ebazpenaren arabera, eskubideen jaubeen eta euskarri digitalen erabiltzaileen arteko orekeagaz bateragarria da kanona, beti be euskarri eta erreproduzitzaile horreek kopia pribaduak egiteko erabilten badira.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak erreproduzitzaile eta euskarri digitalei apliketan jaken kanona legez kanpokoa dala erabagi dau. Ebazpenaren arabera, eskubideen jaubeen eta euskarri digitalen erabiltzaileen arteko orekeagaz bateragarria da kanona, beti be euskarri eta erreproduzitzaile horreek kopia pribaduak egiteko erabilten badira.
Tresnak pertsona fisikoen eskuetara ailegetan diranean, EBko Justizia Auzitegiaren arabera, ez da beharrezkoa babestutako obren egileen eskubideei kalterik egiten deutsien edo ez baieztatzea, helburu pribatuedarako baitira. Kasu horreetan, kopia pribaduari jagokon kanona baino ez da aplikau behar. Baina pertsona juridikoen kasuan -profesionalen, enpresen eta administrazinoen kasuan- ezin da holako kanonik aplikatu.
Beraz, EBko legedia jarraituz, kanon digitala pertsona fisikoei aplikau ahal jake, partikularrei; baina pertsona juridikoei, hau da, enpresei eta administrazinoei, ez.
Berez, kanona erabilera zabaleko euskarri eta gailu elektronikoen ganean (eskuko telefonoak, MP3 eta MP4 gailuak, USB memoriak, CDak, DVDak, disko gogorrak...) jarten dan tasea da, kopia pribaduen ondorioz sortzaileek jasoten ez dituen jaubetza intelektualeko eskubideak orekatzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!