Sioux gasteiztarrek 'La Clave' izeneko diskoa kaleratu dabe, taldearen hirugarrena

Bizkaie! 2010-06-01 14:16   Musikea

SIOUX talde gasteiztarraren hirugarren lana aurrekoa kaleratu eta bi urtera dator, La clave izenagaz. Melodia desbardinez eta letra zuzenez josita datoz lanean batu dituen 11 kantak eta, taldekideek eurek autortzen daben moduan, 'aurrekoakaz konparauta, disko honi heldutasuna igarten jako'.

Lan barri honen produkzinoaren ardurea taldekideek eurek eta Timoteo Ozaetak izan dabe eta 'alkarlanak emon deutso heldutasun hori diskoari'. Taldekide guztiak (Zigor -ahotsa-, Iñaki -gitarrea-, Iban -bajua- eta Kepa -bateria eta koroak-) bat datoz baieztapen horregaz.

Disko honetan, aurrekoetan legez, Zigor taldekidearen semetxuak (Julen) parte hartu dau, 'La Clave' eta 'Amets' izeneko kantetan, hain zuzen be. Azken kanta hori euskera hutsean dagoan kantea da.

Lan barri honen izenburuak keinu egiten deutso 'La Clave', bizitza honetan zoriontsu izateko eta arrakastea lortzeko gakoari.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu