Atom Rhumba taldea 'Bilbainada Supreme' lana grabetan hasiko da laster

Bizkaie! 2010-05-28 11:41   Musikea

Grabazinoaren aurretik kontzertu bakarra emongo dau Atom Rhumba taldeak eta zapatu honetan, hilaren 29an, izango da, gaueko 21:30ean Azkoitiko Matadeixen, Electric Riders talde nafarragaz batera. Bertan, disko barrira batuko dituen 10 kantuak joko ditue.

Atom Rhumbak uda honetan grabauko dau disko barria: 'Bilbainada Supreme' izenburukoa. Barriro be, Kaki Arkarazo soinu-teknikariagaz egingo ditue grabazinoak 12 egunez eta ia dana zuzenean grabetako asmoagaz dabilz. Edozelan be, kantu barri batzuen grabazinoa datorren astean, bagilaren 4an egingo dabe Bizkaiko uriburuan, Uribitarte, 7 helbidean, Isozaki torreen ondoan.

Grabazinoaren aurretik kontzertu bakarra emongo dau Atom Rhumba taldeak eta zapatu honetan, hilaren 29an, izango da, gaueko 21:30ean Azkoitiko Matadeixen, Electric Riders talde nafarragaz batera. Bertan, disko barrira batuko dituen 10 kantuak joko ditue.

Ondokoak izango dira grabazinoan parte hartuko daben musikariak: Rober: ahotsa, gitarra eta organoa; Iñigo Cabezafuego: baxua, pianoa eta koruak; Joseba Irazoki: gitarra, banjoa eta koruak; Natxo Beltran: bateria eta koruak; eta Joe Gonzalez: saxofoi tenorra eta zeharkako txirula.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu