Zabalik dago 2010eko Bilboko Aste Nagusiko Kartel Lehiaketan izena emoteko epea
2010-05-04 12:05Maiatzaren 28ra arte egongo da lanak aurkezteko aukerea eta 2.500 euroko saria izango dau kartel irabazleak. Epaimahaiak sei kartel finalista aukeratuko ditu eta, ondoren, herritarrena izango da berbea, botoaren bitartez aukeratuko baitabe kartel irabazlea.
Bilboko Udaleko Jaietako Batzordeak lehiaketea antolatu dau 2010eko Aste Nagusia iragarriko dauen kartela aukeratzeko.
Honeek dira baldintzak:
- Egile bakotxak lan bi aurkeztu ahal izango ditu gehienez.
- Tamainua: kartela 70 cm x 50 cm neurrikoa izango da (bertikala). Luma-kartoi ganean eta kristalik barik aurkeztu behar da. CD bat, 110 x 79 pixeleko eta 72 PPP bereizmeneko argazki txikiagaz eta 700 x 500 pixeleko 72 PPP bereizmeneko argazki handiagaz.
- Kolorea eta teknikea: aukerakoa.
- Obrak originalak izango dira.
- Karteleko testua hau izango da:
BILBAO 2010
ASTE NAGUSIA
Abuztuak 21-29 Agosto
- Aurkezteko epea: 2010eko maiatzaren 28a, (13:00etara arte).
- Aurkezteko lekua: Turismo eta Jaietako Saila (Zabalgune Plaza. 11, 1º 48009 Bilbo) 09:00etatik 24:00etara.
- Informazino-telefonoa: 94 420 31 47.
- Identifikazinoa: lanak leloagaz eta egilearen sinadurarik barik aurkeztu beharko dira. Lelo bera daroan gutunazal zarratu batean egilea nor dan jakiteko datuak adierazoko dira, curriculum laburra, telefono zenbakia eta NAN zenbakiagaz batera.
- Saria: lehiaketearen irabazleak 2.500 euro jasoko ditu.
- Saririk emon barik be itxi daiteke, epaimahaiak aurkeztutako kartelek behar besteko kalidaderik ez daukiela eristen badau. Kasu horretan, epaimahaiak uriko artista edo estudio entzutetsuren bati eskatu ahal izango deutso kartela egiteko.
- Kartelak teknika aldetik tonalidade-aldaketaren bat beharko baleu hobeto inprimiduteko, edo Aste Nagusiko daten akatsak edota ortografiari buruzkoak balegoz, epaimahaiak aldaketok agindu ahal izango ditu, egileari aldez aurretik galdetuta eta beragaz lankidetzan. Ordenagailuz egin ezkero, irabazleak kartela euskarri informatikoan (CD) aurkeztu beharko dau inprimiduko dan tamainan (70 cm x 50 cm).
Epaimahaia
Jai Batzordeak izentauko dau eta 6 kide izango ditu. Horretako hiruk arte eta publizidade arloakaz zerikusia izango dabe, beste bat konpartsen ordezkaria izango da, beste bat Udalbatzaren ordezkaria; azkena Jaietako batzordeburua izango da. Sei kartel aukeratuko ditue.
Kartel irabazlearen aukeraketea
Epaimahaiak sei kartel aukeratuko ditu eta Zabalgune eraikinean eta udalaren webgunean jarriko ditu ikusgai; ondoren, herritarrek parte hartzeko aldia edegiko da, gitxienez hamar egunekoa. Herritarrek banakako botoaren bidez parte hartuko dabe, horretarako erabilgarri jarriko diran bitartekoak erabilita, eta boto gehien lortzen dituan kartela izango da sariduna.
Epaimahaiaren ahalmenak: epaimahaiak lehiaketatik kanpo itxi leikez honako lanak:
• Autorea nor dan argi ez dagoanean.
• Pertsonen duintasunaren kontra doazenean.
• Beste obra batzuen plagiotzat hartzen dituanak eta plagiotzat jo ez arren beste obra batzuetan inspirautakoak izanik eta hareekaz dituen bardintasunez epaimahaia jaubeturik, originaltasunik ez dabela erabagiten dauenean.
• Herri-botazinoa hasi ondoren ixten bada lanen bat lehiaketatik kanpo, botazinoak jarraitu egingo dau ganerako finalistakaz.
Epaimahaiaren herri-botazinoa egiteko epearen barruan aurkezten diran kejak edo erreklamazinoak baino ez ditu kontuan izango.
Epaimahaiaren erabagia behin betikoa izango da. Halanda be, erabagia barriro aztertu ahal izango dau.
Bilboko Udalak kartel irabazlearen jaubetzeaz gan, jentaurreko komunikazinorako, kopietako eta banatzeko eskubideak be eskuratuko ditu.
Lanak ikusgai izango dira Jaietako Batzordeak aukeratuko duen lokalean. Espazio kontua dala eta, epaimahaiak erabagiko du zeintzuk erakutsiko diran, kartelen kalidade artistikoa kontuan izanda.
Turismo eta Jaietako Sailean jaso ahal izango dira saririk irabazi ez daben lanak, 2010eko irailaren 6tik irailaren 30era bitartean, 09:00etatik 14:00etara. Hortik aurrera, Udalak erabakiko du bere kabuz zer egin jaso ez diranakaz.
Lehiaketan parte hartzeak baldintza horreek onartu dirala esan gura dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!