Lady Gaga izan da erregina hiru Brit sari jasota

Bizkaie! 2010-02-17 14:49   Musikea

Lady Gagak nazinoarteko disko onenaren saria 'The Fame' diskoagaitik, nazinoarteko musika emonaldi apurtzaileenaren garaikurra eta nazinoarteko emakume bakarlari onenaren saria irabazi ditu.

Musika britainiarraren sari nagusien 30. edizinoa bart egin da Londoneko Eral's Courten eta duda barik Lady Gaga izan da protagonista nagusia, hiru garaikur eskuratu baititu artista estadubatuarrak. Lady Gagak nazinoarteko disko onenaren saria 'The Fame' diskoagaitik, nazinoarteko musika emonaldi apurtzaileenaren garaikurra eta nazinoarteko emakume bakarlari onenaren saria irabazi ditu.

Dizzee Rascalek irabazi dau gizonezko kantari onenaren saria, Calvin Harris, Mika, Paolo Nutini eta Robbie Williams atzean itxita.

Brit Awards sarien 30. urteurrenerako, bi kategoria berezi sortu ditue. Lehenengoagaz, azken hiru hamarkadetako emonaldi onena saritu nahi izan dabe eta Spice Girls boskoteari emon deutsie, 1997ko 'Wanabe/Who do you think you are' abestiagaItik. Bigarren sari berezia azken 30 urteetako diskorik onena saritzeko emon deutsie Oasis taldeari, 'What's The Story (Morning Glory)' diskoagaitik.

Robbie Williamsi emon deutsie ibilbide profesional osoa saritzeko garaikurra.


Irabazleen zerrendea:

- Gizonezko bakarlari britainiar onena: Dizzee Rascal.
- Emakumezko bakarlari britainiar onena: Lily Allen.
- Artista Britainiar barri Onena: JLS.
- Talde Britainiar Onena: Kasabian.
- Disko Britainiar Onena: Florence And The Machinenen Lungs.
- Single Britainiar Onena: JLSren 'Beat Again'.

- Nazinoarteko Gizonezko Artista Onena: Jay-Z.
- Nazinoarteko Emakumezko Artista Onena: Lady Gaga.
- Nazinoarteko Artista Barri Onena: Lady Gaga.
- Nazinoarteko disko onena: Lady Gagaren The Fame.

Sari bereziak:

- Kritikearen Saria: Ellie Goulding.
- Azken 30 urteetako Disko Onena: Oasisen 'What's The Story (Morning Glory)'.
- Azken 30 urteetako Emonaldi Onena: Spice Girls, 'Wannabe/Who Do You Think You Are'.
- Musikeari egindako ekarpenagaitik emoten dan sari berezia: Robbie Williams.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu