Keu Agirretxearen disko barria, doban

Bizkaie! 2010-02-04 09:40   Musikea

Hilero abesti bana zabaltzea da asmoa, urtarrilean hasi eta urria bitartean. Abesti bakotxa eskuragarri ipiniko da Keu Agirretxea eta Hotsak webgunetan eta grabazinoari buruzko barriak Keu Agirretxea blogean jarraitu ahal izango dira testu, argazki, audio eta bideoaren bidez.

Internet bitartez eta doban lortu ahal izango da Keu Agirretxea, Ondarroako musikariaren disko barria. Hamar abestik osotuta dago eta grabau bezela, bata bestearen atzetik zabalduko dira MP3an. Honezkero eskuragai dago lehenengo kantua, 'Zuregana abiatzen naiz' izenekoa www.hotsak.com webgunean

Hilero abesti bana zabaltzea da asmoa, urtarrilean hasi eta urria bitartean. Abesti bakotxa eskuragarri ipiniko da www.keuagirretxea.com eta www.hotsak.com webgunetan eta grabazinoari buruzko barriak Keu Agirretxea blogean jarraitu ahal izango dira testu, argazki, audio eta bideoaren bidez.

2010eko zemendian kaleratuko da, kopuru mugatuan, kantuok jasoten dituan CD bildumea. Donostiako Dokan eta Durangoko Plateruena antzokian eskainitako kontzertuen grabazinoa, DVD formatuan, gehituko jako CD bildumeari.

KEUren berezko jarraitzaileei zuzendua da produktu barria, soinu kalidade handienean egina, diseinu oso zainduagaz, eta gainera taldearen abesti akustiko onenak batzen dituan CD/DVD-a izango dau eskuragarri nahi dauen guztiak.

Aurreko beste grabazinoak legez, Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak argitaratuko dau lan barri hau.


Keu Agirretxea - UEK zuzenean

- Zezeilak 20, Arantzako Aterpen, gaueko 22:00etan.
- Zezeilaren 26an, Eskoriatzako Inkernun (UEK + ZAIN), gaueko 22:00etan.
- Martiaren 5ean, Bermeoko Kafe Antzokian (UEK + THE WET BAND + KRAUSSK), gaueko 22:00etan.
- Martiaren 12an, Orion (UEK + BIKUSTIK), gaueko 22:00etan.
- Martiaren 19an, Arrasateko Hiru aretoan ( UEK + THE WET BAND + KRAUSSK ), 22:00etan.
- Apirilaren 23an, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian (UEK + THE WET BAND + KRAUSSK), 22:00etan.
- Apirilaren 30ean, Ondarroako Kafe Antzokian (UEK + THE WET BAND + KRAUSSK), 22:00etan.
- Maiatzaren 8an, Iruñako Infernun (UEK + THE WET BAND + KRAUSSK), 22:00etan.
- Maiatzaren 29an, Markinako Uhagon kulturgunean (UEK + THE WET BAND + KRAUSSK), 22:00etan.
- Bagilaren 4an, Gasteizeko Gaztetxean (UEK + THE WET BAND + KRAUSK).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu