Bilboko Museo Arkeologikoak Euskal Herriko arkeologiari buruzko azken ikerketen inguruko berbaldiak antolatu ditu

Bizkaie! 2010-02-03 17:08

Bilboko Museo Arkeologikoak 'Iragana ezagutu: ikerketa arkeologikoak Euskal Herrian' izenburuko berbaldien zikloa antolatu dau. Berbaldiok zezeileko eguazten eta eguenetan izango dira, 19:00etatik aurrera, eta sarrerea dobakoa izango da.

Bilboko Museo Arkeologikoak 'Iragana ezagutu: ikerketa arkeologikoak Euskal Herrian' izenburuko berbaldien zikloa antolatu dau. Berbaldiok zezeileko eguazten eta eguenetan izango dira, 19:00etatik aurrera, eta sarrerea dobakoa izango da. Helburua da publiko orokorrari, ikertzaileei, irakasleei, unibersidadeko ikasleei eta interesa daben guztiei Euskal Herrian egin diran azken arkeologia-ikerketen emoitzen barri emotea.

Jardunaldietan, Bizkaiko hainbat garaitako lau aztarnategitan egindako indusketak azalduko dira. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Ondarearen Zerbitzuak diruz lagundu ditu egun amaituta dagozan landa-lanak. Era berean, Euskal Herriko beste aztarnategi batzuetan egindako ikerketen emoitzak azalduko dira, Bizkaiko Foru Aldunditik adierazo dabenez.

Berbaldien zikloa gaur arratsaldean hasiko da, Mikel Aguirre Ruiz de Gopegiren 'La cueva de Antoliña (Gautegiz-Arteaga): cazadores-recolectores durante el Paleolítico Superior en el Urdaibai' izenburuko berbaldiagaz. Bihar, Juan Carlos Lopez izango da hizlari, 'El dolmen de Katillotxu (Busturia). Megalitismo en la reserva de Urdaibai' gaiagaz.

Zezeilaren 10ean, Teresa Camposek eta David Martinezek 'La aldea altomedieval de Gorliz. El nacimiento del pueblo actual' gaiari helduko deutsie, eta hilaren 11n, Jose Angel Fernandezek 'La ferrería de Bengola (Gerrikaitz). La industria del hierro a fines de la Edad Media' izango dau hizpide.

Zezeilaren 17 eta 18an, Alfredo Morazak, Julio Nuñezek eta Paquita Saenzek ariko dira hizlari, lehenengoak, 'Los fondos de cabaña de la sierra de Aralar (Gipuzkoa): la explotación ganadera de las áreas montañosas' gaiagaz, eta azken biek 'El yacimiento de Mariturri (Gasteiz): un asentamiento de época romana al borde de la calzada Astorga-Burdeos' gaiagaz.

Azkenik, zezeilaren 24 eta 25ean, Diego Garatek 'Las cuevas de Etxeberri, Sinhikole y Sasiziloga (Zuberoa): el arte parietal magdaleniense en el macizo de Arbaila' izenburuko berbaldia emongo dau, eta Juantxo Agirrek 'El castillo de Amaiur (Nafarroa): arqueología de la memoria' gaia aztertuko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu