‘Tximeleta efektuak' eta kaosak zarratuko dabe ‘Matematikak eguneroko bizimoduan' berbaldi zikloa Bidebarrieta Kulturgunean

Bizkaie! 2009-11-26 11:19

Julian Agirre, EHU-UPV-ko Matematika Analisian katedradunak, elementu batzuen errepetizinotik abiatuz egitura konplexuen eraketearen inguruan berba egingo dau, fraktaletaz edo eguraldiaren iragarpenetaz berbarako. Berbaldia gaur, zemendiak 26, izango da, liburutegiko ekitaldien aretoan 19:30etan. Sarrera dobakoa izango da.

Julian Agirre, EHU-UPV-ko Matematika Analisian katedradunak, elementu batzuen errepetizinotik abiatuz egitura konplexuen eraketearen inguruan berba egingo dau, fraktaletaz edo eguraldiaren iragarpenetaz berbarako. Berbaldia gaur, zemendiak 26, izango da, liburutegiko ekitaldien aretoan 19:30etan. Sarrera dobakoa izango da.

Zelan sortu daiteke kaosa hainbatetan errepetidu eta aurrikusi daitekeen ekintza txiki batetik? Julian Agirrek, EHU-UPV Euskal Herriko Unibersidadeko Matematika Analisian katedradunak bere 'tximeleta efektua'-ren azterketarekin zarratuko dau 'Matematikak eguneroko bizimoduan', aurten bosgarren edizinoa bete dauen topaketa zikloa eta matematiken sekretu eta bitxikeriak jentaurrean modu zorrotz baina atseginean azaltzea helburu dauena. ‘De lo simple a lo complejo: fractales y caos’ izenburupean ospatuko da berbaldia liburutegiko ekitaldien aretoan gaur.

Agirrek adibide errazak erabiliko ditu, eguraldi iragarpenak egiteko erabilten diran kalkuluak adibidez, behin eta barriro errepetiduten dan arau soil batetik sistema konplexu bat zelan eratzen dan azaltzeko. Fraktalak beste adibide argi bat dira. Itxura batean, egitura konplexua daben irudi geometrikoak baina elementu gitxi batzuen konbinazino sistematikoan oinarritutakoak dira. Errepetizinoetan oinarritzen diran egiturak izanik, fraktal horren eraikuntza erraza izan daiteke; baina epe laburrean bakarrik. Epe luzera, barriz, kaosa dakarren egitura konplexua baita.

‘Matematikak eguneroko bizimoduan’ hitzaldi-zikloa Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu dau Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU/UPV) Zientzia eta Teknologia Fakultadeagaz, Matematikaren Espainiako Errege-Alkarteagaz eta Radio Euskadigaz alkarlanean.

Bibdebarrieta Kulturgunea, Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kultureari eskaintzen jakon esparrua da, kultura eta zientzia sustatu eta garatzeko helburua dauena

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu