Ingenia 2009 sariek Metro Bilbaoren lana eta Baltasar Erraztiren ibilbide profesionala autortuko ditue

Bizkaie! 2009-11-25 14:33
Sariak emoteko ekitaldia gaur, hilak 25, arratsaldeko 19:00etan egingo da Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoko Ikasgela Nagusian

Metro Bilbao konpainiak eta Baltasar Errazti enpresariak irabazi ditue Ingenia 2009 sariak. Sari honeek Bilboko Injineru Eskola Fundazinoak banatzen ditu urtero injinerutzeagaz zerikusia daben enpresa eta personen lana aldarrikatzeko asmoz.

Metro Bilbao konpainiak eta Baltasar Errazti enpresariak irabazi ditue Ingenia 2009 sariak. Sari honeek Bilboko Injineru Eskola Fundazinoak banatzen ditu urtero injinerutzeagaz zerikusia daben enpresa eta personen lana aldarrikatzeko asmoz. Sariak emoteko ekitaldia Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoko Ikasgela Nagusian izan da bart.

Sariaren deitzaileen arabera, zerbitzua martxan jarri zanetik 14 urte bete diranean, Metro Bilbaok ospe nabaria hartu eban inaugurau eta berehala bere diseinu aurreratu eta originalagaitik, Norman Foster britainiarraren lanari esker. Euskadiko garraiobide publikoan erreferentzia bihurtu zan eta Estaduaren barruan zein kanpoan hainbat onespen jaso zituan.

Bere eraikuntzea erronka teknologiko handia izan zan, Bilboko lur-azpiaren ezaugarri konplexuagaitik eta gurutzatzen dituan ganerako herrienagaitik, bai eta Ibaizabal itsasadarraren azpiko bideak edota zubiak eta biaduktuak egin behar izanagaitik be.

Garraiobide publiko moduan dauen eraginkortasunagaz batera (igaz 86 miloe bidaiarik baino gehiagok erabili eben), Metro Bilbao bere garraio sarea garatuz joan da eta etorkizunean be holan egingo dau zerbitzua emoten dauen metropoliko esparrruetan sor daitekezan beharrei erantzunez.

Bestalde, Baltasar Errazti Navarro (Barakaldo, 1934) Bilboko Injinerutza Goi Eskola Industrialeko Injineru Industrialaren doktorea da. Bizkaiko Labe Garaietan hasi eban bere jarduera profesionala, Ibérica Bedaux S.A. enpresan jarraitu eban eta gero, Cablenorren zuzendari gerente lana egin eban.

1972tik Tamoin enpresa-taldean zuzendari nagusi zein aholkulari delegatu legez be ibili da eta azkenean, presidente kargua hartu eban. Tamoinek muntaketa eta mantenimendu mekaniko industrialeko sektorean garatzen dau bere jarduerea eta energia injinerutzan be espezializauta dago.

Gaur egun, Baltasar Errazti, Tamoin enpresa-taldearen aholkularia, Iberpapel Gestión-en aholkularia, Probask-en aholkularia eta Bestergy-n aholkularia da. Jarduera horreekaz batera, Euskadiko Enpresa Alkarteen sorrera eta sendotze prozesuko bultzatzaileetariko bat izan da, eta 1984tik 1993ra, Confebask Euskal Enpresarien Konfederazinoaren presidenteordea izan zan eta 1993ko urriaren 25etik 1999ko garagarrilera arte, barriz, presidente.

Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazinoko batzorde exekutiboan be parte hartu dau, bai eta Bizkaiko Industria Zentro eta Merkataritzakoan (Cebek) be. CEOE Industria eta Energia Batzordean presidente karguan egon zan, eta azken erakunde honen batzorde exekutiboko kide eta Babrrikuntza Teknologikoen Batzordeko presidente be izan da. 1999tik 2009ra Euskadiko Energia Klusterreko presidente izan da.

Ingenia sarien zazpigarren edizinoa da aurtengoa. Aurreko edizinoetan, Idom, Iberinco, Sener, Panda Software, Ormazabal enpresa-taldeak eta ITP enpresek jaso dabe saria.

Ibilbide profesionalarentzako sariari jagokonez, Santiago de Ybarra (Vocento), Luis Maria Cañada (Vicinay Cadenas), Juan Celaya (Cegasa), Josu de Lapatza (Amurrio Ferrocarril), Javier Madariaga (Ingeteam) eta Joseba Jaureguizar (Corporación tecnalia) izan dira orain arteko sarituak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu