Matematikak errazago

Bizkaie! 2009-11-11 13:47

Beste urte batez, Bilboko 'Zientzieren Astea'-gaz bat eginez, 'Matematikak eguneroko bizimoduan' berbaldi zikloa egingo da Bidebarrieta Liburutegian datozen hiru eguenetan (hilaren 12, 19 eta 26an).

Beste urte batez, Bilboko 'Zientzieren Astea'-gaz bat eginez, 'Matematikak eguneroko bizimoduan' berbaldi zikloa egingo da Bidebarrieta Liburutegian datozen hiru eguenetan (hilaren 12, 19 eta 26an). Honezkero bosgarrena dan ziklo honek matematiken sekretu eta bitxikeriak azalduko ditu jentaurrean era zorrotz baina atseginean. David Martin de Diego, Miquel Barceló eta Julian Aguirre matematiketan doktoratuak eta unibersidaeko irakasleen eskutik izango dira berbaldiak eta disziplina honen aplikazinoak azalpen akademikoetatik hurrunduz azalduko deuskuez. Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango dira hitzaldiak, 19:30etan eta doban.

Inaugurazino ekitaldiko berbaldia (hilaren 12an) David Martin de Diego irakasleak emongo dau, Matematiken Zientzia Institutoko (ICMAT) zientzilari eta ikerlaria, (CSIC) Ikerketa Zientifikoetarako Kontseilu Nagusiagaz, Madrilgo Unibersidade Autonomoagaz, Carlos III eta Complutenseagaz eratutako erakundea. Hitzaldi ziklo honen estreinaldian, ‘Matemáticas celestiales’ izenburupean, zibilizazino desbardinek astroen mobimentuak ulertzeko euken moduaz egingo dau berba Martin jn.ak eta misterio honen ulermenerako azalpenen bilaketan, historiako matematikari onenek gaur egun oraindino erabilten doguzan kontzeptuen garapen aztertuko dau.

Hilaren 19an, barriz, Miquel Barceló, Kataluniako Unibersidade Politeknikoan Lengoaiak eta Sistema Informatikoak Saileko katedradunak, gai batek, kasurako zientziak, fikzinozko hainbat historiatan dauen eragina azalduko dau. ‘De Moebius a Flash Gordon: las matemáticas en la ciencia ficción’ izenburupean, disziplina honek askotan gogoetarako narratiba ahalbidetzen dauela azalduko dau.

Julian Aguirregaz zarratuko da aurten hitzaldi zikloa, EHU-UPV, Euskal Herriko Unibersidadeko Matematika Analisian katedradunak ‘De lo simple a lo complejo: fractales y caos’ izenburupean emongo dauen hitzaldian, printzipio batean aurrikusi daitekeen prozesu baten errepikapenaren ondorioz, anabasa zelan sortu daitekeen azalduko deusku, eguraldi iragarpenak lako adibide soilak erabiliz. Adibidez, 'Tximeleta efektua'-aren azalpena ulertu ahal izango da hitzaldi honetan.

‘Matematikak eguneroko bizimoduan’ hitzaldi-zikloa Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu dau Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU/UPV) Zientzia eta Teknologia Fakultadeagaz eta Matematikaren Espainiako Erret-Elkarteagaz alkarlanean eta Radio Euskadigaz batera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu