UEUk prest daukaz udagoieneko ikastaroak

Bizkaie! 2009-09-22 17:29

Udako ikastaroen oihartzuna oraindino desagertu ez bada be, Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) Eibarren, Iruñean eta Miarritzen emongo diran ikastaroak aurkeztu ditu, hamabost guztira.

Udako ikastaroen oihartzuna oraindino desagertu ez bada be, Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) Eibarren, Iruñean eta Miarritzen emongo diran ikastaroak aurkeztu ditu, hamabost guztira.

Eibarreko Ikastetxe Nagusian emongo diran ikastaroak ondokoak dira:

- Ordenagailuz lagundutako itzulpena, Wordfast 5 aurreratua.
- Ingurugiroa ezagutu. GPS eta GIS baliabideak.
- TELP tailerra.
- Proiektuen kudeaketarako teknika barriak.
- Jabetza intelektuala eta teknologia barrien eragina.
- Ikus-antropologia. Antropologia ikusgarrirantz.
- Komunikazino eraginkorraren artea (II. modulua).
- Tantra: maitasunaren atea.

Informazino gehiago: markeskoa@ueu.org eta 943 821426


Iruñean emongo diran ikastaroak honeek dira:

- Argazkigintza digitala.
- Makrobiotikea.

Informazino gehiago: nafarroa@ueu.org eta 948 362563


Miarritzen emongo diran ikastaroak honeek dira:

- OpenOffice: oinarrizko formakuntzea.
- OpenOffice Calc.: oinarrizko formakuntzea.
- Audio fitxategien lanketea.
- Bideoa Moviemaker.
- Photoshop

Informazino gehiago: iparraldea@ueu.org eta 0559 25 60 56


Ikastaroetan izena emoteko epea zabalik dago eta epe hori ikastaro bakotxa hasi baino astebete lehenago amaituko da. Informazino gehiago jasoteko edo matrikulea egin gura izan ezkero, ondoko helbidera jo: www.ueu.org

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu