Pedro Miguel Etxenike Belgikako Zientzia, Letra eta Arte Ederren Erret Akademiako kide izentau dabe
2009-09-22 11:24Etxenike Materia Kondentsatuaren Fisikako katedraduna da EHUn, Hiru Aldeko Batzordeko kidea eta IDOMeko eta Mapfreren iparraldeko ordezkaritzako aholkularia. Gaur egun, Donostia International Physics Center eta CIC Nanogune zentroetako zuzendaria da, baita 2007ko urriaren 25ean eratu zan Eusko Ikaskuntzako Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiako presidentea be.
Pedro Miguel Etxenike zientzialari eta Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) irakaslea Belgikako Zientzia, Letra eta Arte Ederren Erret Akademiako kide izentau dabe, Zientzien atalean. Beragaz batera, beste zientzialari ospetsu batzuk be izentau ditue, horreen artean, Jean Marie Lehn 1987an Kimikako Nobel Saria jaso ebana.
Etxenike Materia Kondentsatuaren Fisikako katedraduna da EHUn, Hiru Aldeko Batzordeko kidea eta IDOMeko eta Mapfreren iparraldeko ordezkaritzako aholkularia. Gaur egun, Donostia International Physics Center eta CIC Nanogune zentroetako zuzendaria da, baita 2007ko urriaren 25ean eratu zan Eusko Ikaskuntzako Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiako presidentea be.
Lortu dituan sari nagusien artean, Ikerketako Euskadi saria, Iberdrola saria, Max Planck saria, Zientzien arloko Dupont saria, Kulturearen arloko Vianako Printzea saria, Ikerketako Blas Cabrera sari nazionala edo Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Asturiasko Printzea saria dagoz. Era berean, Donostiako Urrezko Domina, Gipuzkoakoa, EHUkoa eta Fisikako Espainiako Erret Soziedadekoa jaso ditu.
Euskal Herriko Unibersidadeko Erretoretzak poz handiz hartu dau Etxenike irakaslearen izentapena; EHUko erretore Iñaki Goirizelaiaren eretxiz, 'Euskal Herriko zientzialari garrantzitsuenetako bati beste aintzatespen bat egin jako eta unibersidade osoarentzat ohore handia da bera erakunde honetako kide izatea'. Goirizelaiaren ustez, bere lanari eta ikuspegiari esker, Etxenike irakasleak 'modu erabagigarrian lagundu dau Ibaetako Campusean bikaintasun gunea sortzen Donostia International Physics Center zentroaren bidez'.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!