Eleka enpreseak Opertrad itzultzaile automatikoa erakutsiko dau Madrilen
2009-09-21 17:51Eleka Injinerutza Linguistikoa enpresa eta Imaxin-Software enpresa galiziarra Madrileko Simo Network azokan izango dira Opentrad itzultzaile automatikoa (www.opentrad.com) erakusten. Simo Network bihartik eguenera (irailak 22-24) bitartean izango dan nazinoarteko azoka profesionala da, eta enpresentzako IKT zerbitzuak, produktuak eta konponbideak erakustea eta sektoreko enpresen alkar-ezagutzea bultzatzea dira ekimenaren helburu nagusiak.
Eleka Injinerutza Linguistikoa enpresa eta Imaxin-Software enpresa galiziarra Madrileko Simo Network azokan izango dira Opentrad itzultzaile automatikoa (www.opentrad.com) erakusten. Simo Network bihartik eguenera (irailak 22-24) bitartean izango dan nazinoarteko azoka profesionala da, eta enpresentzako IKT zerbitzuak, produktuak eta konponbideak erakustea eta sektoreko enpresen alkar-ezagutzea bultzatzea dira ekimenaren helburu nagusiak.
Eleka eta Imaxin alkarlanean ari dira Opentrad itzultzaile automatikoa merkaduratzen eta bezeroei eleaniztasun-egoerak bideratzeko konponbideak eskaintzen. Simo Networkera joateko helburua da Estaduko merkadu-kuotea handitzea eta bezero barriakana hurreratzea.
Euskal enpreseak prentsa ohar bidez jakinarazo dauenez, Simo Network azokan Opentradek barriztautako webgunea aurkeztuko dauela. Webgunean, erabiltzaileak testuak eta dokumentuak itzuli leikez. Gune barriak 15 hizkuntza-bikote baino gehiago eskaintzen ditu, horreen artean ingelesa, errumaniera, frantsesa, katalana, portugesa eta galiziera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!