Bilboko XI. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketarako deialdia zabalik dago
2009-09-21 15:22![](https://media.bzkcdn.com/argazkiak/Uz/cache/s1462826428migueluna1_content.jpg)
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak XI. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketarako deialdia zabaldu dau. Lehiaketa hau urterik urtera antolatzen da 1999az geroztik, Bizkaiko uriburuan jaiotako idazle eta filosofoaren oroimenez. Lehiaketeak 7.000 euroko diru-sari bana emongo dau, bata euskerazko arloan eta bestea gaztelaniazkoan.
Antolakuntzeak jakinarazo dauenez, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean aurkezten dituen edozein nazionalidadetako saiakeragileei dago zabalik lehiaketea. Lanak gai librekoak, argitaratu bakoak eta aurretiaz saririk jaso bakoak izango dira eta 100 folioko luzerea izango dabe gitxienez.
Lanak jasoteko epea zemendiaren 27an amaituko da. Paperezko euskarrian Bilboko Udalera bialdu daitekez edo, aurten, barrikuntza legez, www.bilbao.net/premiounamuno eta www.bilbao.net/unamunosaria webguneetan sartu eta bertan kargau daitekez.
Bilbok munduari emon deutson saiakeragile eta idazlerik unibertsalenaren omenez egiten dan lehiaketa honen azken edizinoan Benigno del Rio izan zan irabazle 'La invención del paisaje: un ensayo sobre la comunicación humana' lanagaz. 2008an, ez zan euskerazko lanik aurkeztu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!