Gaztelupeko Hotsak diskoetxea Mexikora

Bizkaie! 2009-09-18 16:32   Musikea

Estaduko musikearen industriako 12 enpresentzako agenda bat preparau da, tartean bilerak eta mahai-inguruak profesional mexikarrakaz. Aitatutako enpresen artean dagoz Gaztelupeko Hotsak (Euskal Herrian aukeratutako bakarra), Discos Lollipop La Nota, Sonifolk, El Volcán Música, Mushroom Pillow, New Day Rising…

Espainiako Kanpo Merkataritza Institutuak (ICEX) eta Espainiak Mexikon dauen Enbaxadako Ekonomia eta Merkataritza Bulegoak merkataritza ekintza bat aurkeztuko dabe, irailaren 21 eta 25 bitartean, Mexiko DF urian.

Ekimen hau aukera bikaina da musika taldeek eta musikearen industriako enpresek sarrerea izan daien Mexikokoa lako merkatu handi eta guztiz interesgarrian.

Estaduko musikearen industriako 12 enpresentzako agenda bat preparau da, tartean bilerak eta mahai-inguruak profesional mexikarrakaz. Aitatutako enpresen artean dagoz Gaztelupeko Hotsak (Euskal Herrian aukeratutako bakarra), Discos Lollipop La Nota, Sonifolk, El Volcán Música, Mushroom Pillow, New Day Rising…

Bilera honeetan enpresek bertatik bertara ezagutuko dabe Mexikoko merkatua eta musikearen industriagaz hartu-emon askoz estuagoak lortuko ditue, hango bitartekariek artistei estaldura handiagoa emotea lortuko dabe, diskografia izaerako akordioak izenpetuko ditue eta taldeok parte hartuko dabe jaialdi eta bira garrantzitsuenetan, Mexikoko Errepublikan barrena. Horretarako, bertan diskoetxe, produktore, manager eta irrati eta aldizkarietako arduradunakaz batuko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu