Aurten, 20 ume saharar etorriko dira Bilbora uda-sasoia pasetako

Bizkaie! 2009-06-10 15:26

Udan sahararrak hartzeko programa honen helburua da 8 eta 12 urte arteko neska-mutikoei esperientzia barri bat eskaintzea, bide batez hango tenperatura altuei iges egiteko. Era berean, amesa da Saharako kanpamentuetako eta gure inguruko bizimoduaren barri alkarregaz ikastea, errealidade biak hurreratzea eta ume horreek egunero bizi behar daben errealidadearen inguruan sentsibilizetea.

Hamaikagarren urtez jarraian, Bilboko Udaleko Bardintasun, Lankidetza eta Herritarren Sailak Fronte Polisarioak Euskadin dauen ordezkaritzeak sustatutako 'Oporrak bakean' kanpainan parte hartuko dau, Saharako neska-mutiko batzuek udako hilebeteak Bilboko familiakaz pasetako. Aurten, danetara 20 neska-mutil etorriko dira, horretatik lau entzuteko arazoakaz, Tindoufen (Aljeria) errefuxiauta dagozan sahararren kanpamentuetatik.

Udan sahararrak hartzeko programa honen helburua da 8 eta 12 urte arteko neska-mutikoei esperientzia barri bat eskaintzea, bide batez hango tenperatura altuei iges egiteko. Era berean, amesa da Saharako kanpamentuetako eta gure inguruko bizimoduaren barri alkarregaz ikastea, errealidade biak hurreratzea eta ume horreek egunero bizi behar daben errealidadearen inguruan sentsibilizetea.

2009ko udan parte hartuko daben ume batzuk lehenago be Bilbon egondakoak dira eta barriro aukerea izango dabe aurreko urteetako familiakaz egoteko. Udea pasau ondoren, ume guztiak kanpamentuetara bueltauko dira, hareen familiakana.

Bestalde, bigarren urtez jarraian, Bilboko Udalak, Bilboko eta Bizkaiko Pertsona Gorren Alkartearen bidez, premina bereziak dituen umeak ekarteko konpromisoa hartu dau eta horreen artean dagoz aurten etorriko diran lau ume gorrak. Entzuteko urritasuna daben lau ume horreei mediku-azterketa zehatza egingo jake.

Bilboko Udalak, Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Sailaren bitartez, adin txikikoak kanpamentuetatik Bilbora ekarteko gastuak eta erantzukizun zibilaren inguruko beharrezko aseguruak pagauko ditu. Era berean, umeakaz batera etorriko diran monitoreen gastuak pagau eta Saharako kanpamentuetako egoera sozio-politikoaren ganean sentsibilizetako ekintzak garatuko ditu.

Laguntza horreez gan, Udalak hiru laguntzino-mueta eskainiko ditu: jolas-jarduerak; talde teknikoaren laguntzinoa, egunean 24 orduz; eta udal ugerlekuetan doban sartzeko aukerea adin txikikoak udako familiakaz dagozan bitartean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu