Barriro edegi dabe Ertzaintzearen Museoa Arkauten

Bizkaie! 2009-06-10 12:27

Arkauteko Akademian dagoan Ertzaintzearen Museoak bisitarientzat ateak edegi ditu barriro. Museoak Ertzaintzearen historiagaz lotutako hainbat elementu batzen ditu, 1936ko ertzainak, Euskal Herriko Udaltzaingoak eta Foru Poliziak: Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Miñoien, Foralen eta Mikeleteen Sekzinoak.

Erakusketea osotzen daben sail desbardinetan batzen dira historiako hainbat etaparen informazino sakona: uniformeak, armak, argazkiak dokumentuak...

Museoa bisitetako aukeraz gan, bertan ikus daitekena sakonago erakusteko balioko daben gida didaktiko batzuk be eskaintzen ditue arduradunek. Gida horreei esker, edukiak errazago ulertzea, Ertzaintzearen historia ahalik eta sakonen ezagutarazotea eta egun Ertzaintzako talde bakotxak dituan funtzino desbardinez jaubetzea lortu gura da.

Ertzaintzearen Museoa bisitau ondoren, Gasteizen dagozan Euskal Autonomia Erkidegoko instituzino nagusien egoitzak be bisitau daitekez. Proposamen horrek oso harrera ona izan dau azken urteotan Euskadiko ikastetxe eta eskolatan. Museoa bisitau gura izan ezkero, lehenago zehaztu beharko da data 945 28 52 00 telefonora deituta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu