EAEko hamar ikasletik seik euskeraz egingo ditue unibersidadera sartzeko hautaprobak

Bizkaie! 2009-06-10 11:08

Euskal Autonomia Erkidegoko 7.923 ikaslek gaur hasiko ditue unibersidadera sartzeko hautaproben azterketak, EHUn. Horreetako 4.523k (% 57,1) euskeraz egingo ditue probak eta gainontzeko 3.455ek (% 42,9), barriz, gaztelaniaz. 3.135 gizon (% 41,1) eta 4.428 emakume (% 58,9) aurkeztuko dira aurten. Azterketak hiru egunetan egingo ditue, barikura arte.

Lurraldeka, Araban 1.086 ikaslek egingo dabe Selektibidadea, 3.957k Bizkaian eta 2.880k Gipuzkoan. 7.923 ikasle horreek 38 epaimahaitan egingo ditue azterketak.

Lehenengo azterketea (gaur, 16:00etan) Gaztelania eta Literaturako probea izango da, eta gero Historia edo Filosofiakoa egingo dabe.

Eguenean, Batxilergoan egindako espezialidadeari jagokozan derrigorrezko eta hautazko probak izango dira. Barikuan, azken egunean, Euskera eta Literatura azterketak izango dira, baita aukeratutako atzerriko hizkuntzako azterketea be.

Hautaprobak egingo dituen 7.923 ikasleetatik, 2.724k zientzia aukeratu dabe; 2.276k osasuna; 2.294k gizarte zientziak; 537k giza zientziak eta 118k artea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu