'Getxo Bizi' ekimenak 669 bizikleta itxi ditu maileguan martxan egon dan lehenengo bi asteetan

Bizkaie! 2009-05-29 12:00

Datu onak dira Bizkaian dagoan mailegu automatizatuko lehenengo zerbitzua dala kontuan hartzen bada. 'Automatizatua izateak zerbitzuaren erabilgarritasun handiagoa dakar, baina baita erabiltzailearen inplikazino handiagoa, bera baita bizikletea hartzeko teknologia erabili behar dauena eta ezarritako guneetan itxi behar dauena'.

'Getxo Bizi' ekimenak oso harrera ona izan dau martxan egon dan lehenengo bi asteetan, Getxoko Udaleko (Bizkaia) Ingurumen arloko zinegotzi Keltse Eigurenek adierazo dauenez, eta danetara, 669 bizikleta itxi ditu maileguan.

Eigurenen arabera, datu onak dira Bizkaian dagoan mailegu automatizatuko lehenengo zerbitzua dala kontuan hartzen bada. 'Automatizatua izateak zerbitzuaren erabilgarritasun handiagoa dakar, baina baita erabiltzailearen inplikazino handiagoa, bera baita bizikletea hartzeko teknologia erabili behar dauena eta ezarritako guneetan itxi behar dauena', esan dau.

Zerbitzuaren berezitasuna da perabiltzaileak ezin dauela ordu bat baino gehiago bizikletea erabili mailegu bakotxean, eta berenberegi ezarritako gunetan itxi behar dauela beste persona batek hartu ahal izateko. Halan da be, nahi beste aldiz har leike bizikletea, baina aurrekoa itxi dauenetik 15 minutu pasau eta gero.

Orain lau mailegu-gune martxan dagoz Getxon: Areetako Geltokiko plaza, Fadura kiroldegia, Bizkaiko Zubia eta Ereagako hondartza. Danetara, 32 bizikleta dagoz eskuragarri. Gune bakotxean berehala erabilteko bizikletak dagoz, bai eta, behin erabili eta gero, bertan ixteko lekua be. Ganerako mailegu-gune guztiak, danetara 12 izan arte, apurka-apurka jarriko dira martxan.

Urteko egun guztietan erabili ahal izango dira, 7:30etatik 21:00ak arte, eta zerbitzua erabilteko prezioa urteko hamar eurokoa da Getxon erroldatuta dagozanentzat eta 20koa kanpotarrentzat. Bizikletea aldian aldian erabilteko prezioa, barriz, bi eurokoa izango da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu