Internet bidezko erosketa kopurua nabarmen hazi da

Bizkaie! 2009-05-15 16:26

Urte honetako lehenengo hiruhilekoan Interneten bidez erosi daben Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) bizilagunak 236.000 izan dira, hau da, Internet erabiltzaileen % 24,9, Eustaten datuen arabera. Aurreko hiruhilekoan baino 6.000 gehiago (% +2,7) izan dira, eta 21.000 gehiago 2008ko bigarren hiruhilekoarekin alderatu ezkero, hau da, ia % 10 gehiago.

Urte honetako lehenengo hiruhilekoan Interneten bidez erosi daben Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) bizilagunak 236.000 izan dira, hau da, Internet erabiltzaileen % 24,9, Eustaten datuen arabera. Aurreko hiruhilekoan baino 6.000 gehiago (% +2,7) izan dira, eta 21.000 gehiago 2008ko bigarren hiruhilekoarekin alderatu ezkero, hau da, ia % 10 gehiago.

EAEko 15 urte edo gehiagoko Interneten erabiltzaileak 2009ko lehen hiruhilekoan adin horretako EAE osoko % 51,7 izan ziran, hau da, 950.600 persona, 2008ko laugarren hiruhilekoan baino % 2,3 gehiago.

Herrialdeen arteko aldeak txikiak dira, erabiltzaile portzentajeei begiratu ezkero. 2008ko laugarren hiruhilekoaren aldean, Gipuzkoan izan da hazkunderik handiena (% 3,2), Internet erabiltzaileak biztanleriaren % 51,7 izanik. Bizkaian % 2,5eko igoerea izan da, eta 15 urte baino gehiagoko biztanleriaren % 51,8k erabilten dau Internet. Araban % 0,5eko beherakada txikia izan da, 15 urte eta gehiagoko Internet erabiltzaileak % 51,2 diralarik.

Adinari begiratu ezkero, 55 eta 64 urte bitarteko erabiltzaileen kopuruaren hazkundea nabarmentzen da, % 10,6koa izan baita 2008ko laugarren hiruhilekoaren aldean; 45 eta 54 urte bitartekoek % 6,2ko hazkundea izan dabe. 64 urte baino gehiagokoen artean % 5,6ko beherakadea dago, baina kolektibo honetan be, 2008ko bigarren hiruhilekoagaz alderatu ezkero, hazkundea izan da, % 12,2koa. Ganerako adin-tarteen artean, 15 urtetik 44 urtera, hazkunde motelak izan dira, % 0,4 eta % 0,7 bitartekoak, hain zuzen be.

Genero-aldea 2008ko laugarren hiruhilekoan % 8,8koa zan, eta % 8,3ra bajau da 2009ko lehenengoan. 15 urte eta gehiagokoen artean, gizonen % 56 dira erabiltzaile, eta emakumeen % 47,7. 2009ko lehen hiruhilekoan, Interneteko erabiltzaile guztien artean, % 52,6 gizonak dira eta % 47,4 emakumeak.

Jarduerearen arabera, ikasleen arteko % 97k erabilten dau Internet; lanean dagozanen artean, % 70,5ek, eta ez-aktiboen eta langabezian dagozanen artean % 20,4k. 2008ko laugarren hiruhilekoaren aldean hazkunderik handiena (% 18,9) ez-aktiboen eta langabezian dagozanen artean izan da. Ikasleen artean % 5,2 murriztu da, eta lanean dagozanen artean % 0,6 igon.

Interneten ibilteko leku garrantzitsuena norberaren etxea da oraindino be, bertatik konexioak % 3,1 hazi eta erabiltzaile guztien % 85,4k etxetik egiten dau; halanda be, hazkunderik handiena lanetik egindakoen artean izan da, %a5,3. Beste lekuetatik egindako sarbideak -ziberkafeak, hotelak, aisialdiko lekuak...- apur bat hazi dira, % 0,4 eta % 1,9 artean.

Hizkuntzak

Ingelesez nabigetan daben erabiltzaileen portzentajea % 8,2 hazi da. Bitartean, euskeraz nabigetan dabenena % 3,2 bajau da, 2008ko bigarren hiruhilekoaren aldean % 14,3 hazi bada be. Gaztelania da hizkuntzarik erabiliena, % 2,3ko igoereagaz. Interneteko konexioen batazbesteko iraupena 50 minutukoa izan da 2009ko lehen hiruhilekoan, 2008ko laugarren hiruhilekoaren aldean ia 6 minutu luzeagoa.

Informazinoaren eta komunikazinoaren teknologien ekipamentuek zabalduz jarraitzen dabe EAEko familia-etxeetan. 2009ko lehen hiruhilekoan, EAEko familia-etxeen % 60k ordenagailua euken; 2008ko laugarren hiruhilekoan baino % 1,7 gehiagok, eta aurreko urteko bigarren hiruhilekoan baino % 4,8 gehiagok.

Interneterako sarbideari jagokonez, 428.000 familia inguru dira (% 51,9) etxean zerbitzu hori dabenak, 2008ko laugarren hiruhilekoaren aldean 12.500 familia barri (% 3). Sarera sarbidea dauen 14 urte baino gehiagoko biztanleria 55.200 personatan hazi da 2008ko bigarren hiruhilekotik, miloe bat persona baino gehitxuago diralarik.

Familia-etxeetako % 89an eskuko telefonoren bat dago, eta 14 urte baino gehiagoko biztanleak kontuan hartuta, eskuko telefonoa daukien personen portzentajea % 93,1 da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu