Euskal Birusa alkarteak webgunea jarri dau martxan

Bizkaie! 2009-05-14 18:09

Betan, alkarteak antolatutako ekimenen barri izateaz gan, herriko barriak euskeraz jasoteko aukerea egongo da eta baita alkarteak agitaratzen dauen Drogeteniturri aldizkaria irakurteko be. 'Webgunea egunero eguneratzen ahaleginduko gara', azaldu dabe arduradunek.

Euskal Birusa alkarte kulturalak Ermuko jazoera, egitasmo eta ekintzen barri emongo dauen webgunea jarri dau martxan.

Euskal Birusa kultur alkartea 1990. urtean sortu zan Ermuan, herriko zenbait euskaltzaleren ekimenez. Hasieratik, alkartearen helburua euskerearen erabilerea sustatzea izan da eta, horretarako, erdaldun elebakarrak gehiengoa diran errealidadean sakabanatuta bizi dan euskal hiztun komunidade esanguratsua trinkotzea topau dau. Euskaldunei euskeraz biziteko aukerak sustatu ditu alkarteak, Ermuan be euskeraz bizitea aukera eta gozamen iturri dala erakutsiz. Helburu eta estrategia horreek kontuan izanik, Euskal Birusak, urte honeetan guztietan hainbat ekimen egin ditu, asko alkarteak berak eta beste asko herriko eragileakaz alkarlanean.


Webgunea martxan

Gaur bertan, maiatzak 14an, alkarteak webgunea jarri dau martxan: www.euskalbirusa.org.

Bertan, alkarteak antolatutako ekimenen barri izateaz gan, herriko barriak euskeraz jasoteko aukerea egongo da eta baita alkarteak agitaratzen dauen Drogeteniturri aldizkaria irakurteko be. 'Webgunea egunero eguneratzen ahaleginduko gara', azaldu dabe arduradunek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu