Dokumentazino eta Eduki Digitalen Kudeaketearen II. Jardunaldiak gaur eta bihar EHUko Leioako campusean

Bizkaie! 2009-04-29 10:43

Dokumentazinoaren arloa eraldaketa garrantzitsuak nabaritzen ari da edukien digitalizazinoaren eta Sarean jartearen ondorioz, horixe baita informazinoa zabaltzeko, gordeteko eta konsultetako modurik onena. Aldi berean, Interneteko edukiak gordeteko beharra sortzen da, eta enpresetan, aldaketak informazinoaren prozesu guztietan igarten dira.

Dokumentazino eta Eduki Digitalen Kudeaketeari buruzko II. Jardunaldiak gaur eta bihar (apirilak 29 eta 30) egingo dira Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Leioako campusean, alor honetan Euskal Herrian lortu dan eboluzinoa erakutsi eta etorkizunari buruzko eztabaidea zabaltzeko asmoz. Jardunaldiak liburutegi nagusiko hitzaldi aretoan izango dira.

Antolatzaileek adierazo dabenez, dokumentazinoaren arloa eraldaketa garrantzitsuak nabaritzen ari da edukien digitalizazinoaren eta Sarean jartearen ondorioz, horixe baita informazinoa zabaltzeko, gordeteko eta konsultetako modurik onena. Aldi berean, Interneteko edukiak gordeteko beharra sortzen da, eta enpresetan, aldaketak informazinoaren prozesu guztietan igarten dira.

Gaur, jardunaldien ordutegia 9:30etatik 14:00etara eta 15:30etatik 18:00etara izango da, eta honako adituek hartuko dabe parte: Francisca Pulgar Vernalte Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuko arduraduna; Sonia Marcos Macia ODEI enpresako teknikari dokumentalistea; Ciro Llueca Kataluniako Bibliotekako koordinatzaile nagusia; Teresa Agirreazaldegi, Idoia Camacho, Carmen Peñafiel eta Milagros Ronco EHUko Kazetaritza Saileko irakasleak.

Era berean, Karmele Artetxe Dokumentazinoan adituak; Ana Ares Martinez Funts Bibliografikoen Kudeaketea eta Foru Liburutegiko Sustatzeko atalburua; Uxune Martinez Mazaga Udako Euskal Unibersidadeko Dokumentazino arduraduna; Iñaki Arrieta Baro Euskomediako proiektuen arduraduna; Joseba Abaitua Deustuko Filologia Fakultadeko irakaslea; eta Mª Jesus Rodriguez Fernandez Elurnet enpresako Informatika injineruak be esku hartuko dabe gaur.

Egueneko topaketea 9:00etan hasi eta 14:00etan amaituko da eta arratsaldeko saioa 15:30etatik 18:00etara izango da. Konbidatuak ondorengoak izango dira: Jokin Olaizola web kudeatzailea Eusko Jaurlaritzan; Fernando Fernandez de Aranguiz ODEI enpresako proiektuen arduraduna; Juan Carlos Guridi Fagor Kooperatiba Alkarteko Dokumentazino Zentroko arduraduna; Ainhoa Arpide Bahia de Bizkaia Gas S.L.-ko Dokumentazino Kudeaketa Saileko arduraduna; Izaskun Urrutia Labein Tecnaliako Dokumentazino Zentroko arduraduna; Iñaki Alegria eta German Rigau IXA taldeko kideak eta EHUko irakasleak; Luis Collado Espainia eta Portugaleko Google Book Search, Scholar eta News Archive Search-eko arduraduna eta Gorka Julio Elurnet enpresako injineru teknikoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu