Bertan Bera gernikarrek lehenengo disko laburra argitaratu dabe

Bizkaie! 2009-03-25 13:01   Musikea

Honezkero kalean dago Bertan Bera boskotearen lehenengo disko laburra: 'Etenik Gabeko Bidean'. Lagun arteko giroan aurkeztu dau taldeak lan barria Gernikako Iparragirre Musika Elkarteko egoitzan.

Honezkero kalean dago Bertan Bera boskotearen lehenengo disko laburra: 'Etenik Gabeko Bidean'. Lagun arteko giroan aurkeztu dau taldeak lan barria Gernikako Iparragirre Musika Elkarteko egoitzan.

Sarkor, The Riff Truckers, Ingush, Bullets Of Misery, Effectus, Itzalen, Apurtu Arte eta Gatibu taldeetako kide batzuk izan ditue lagun aurkezpenean, zuzenean kanta batzuk eskaini ditu eta.

Lehenengo, diskoko 'Ez dau salgai!' kantea jo dabe eta publikoaren erantzunagaz gustura geratu dira, baita salmentakaz be, 'diskoa salgai jarri eta segiduan ehun bat kopia saldu baitira'.

'Etenik Gabeko Bidean' 6 kantaz osotuta dago eta 6 euroan eros daiteke honako leku honeetan:

Gernikan: Arrano Tabernan, Ospa Taberna, Ipar Tabernan eta Iparragirre Musika Alkartean.
Lekeition: Zulua Tabernan eta Herriko Tabernan.
Bermeon: Herriko Tabernan
Larrabetzun: Herriko Tabernan
Durangon: Herriko Tabernan
Bilbon: DDT Gatazka Gunean (Ronda kalean)


Kontzertuak

Datozan asteotan, taldeak honako kontzertu honeek eskainiko ditu:

Apirilak 4,Gernika: 'Etenik Gabeko Bidean' aurkezpen kontzertua. Trinkete Antitxokoan, (+ Ingush)
Apirilak 17, Zalla: gaztetxean
Apirilak 25,Laudio: gaztetxean (+Naked)
Maiatzak 1, Lekeitio
Maiatzak 2, Elorrio: gaztetxean
Maiatzak 16, Durango: Plateruena Kafe Antzokian (+Fision Boyz)
Bagilak 12, Larrabetzu:gaztetxean (+Okasientes)
Bagilak 27, Mungia: txoznatan (+Neguri Gorriak)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu