'Lokatzetatik suspertu zen hiria' 83ko Bilboko uriolen 25. urteurrena gogoratzeko DVD bat aurkeztuko dau Bilboko Udalak

Bizkaie! 2009-03-24 11:10

Bidebarrietako Liburutegian datorren martitzenean, martiaren 31n, DVD honen bi ikustaldi antolatu dira (18:30ean eta 19:45ean), eta bertaratzen diranek kopia bat eskuratu ahal izango dabe. Baina horretarako aurrez hartu beharko dira konbidapenak Liburutegian bertan hilaren 24an eta 25ean, 8:30etatik 20:00ak bitartean (personako 3 gehienez).

Bidebarrietako Liburutegian datorren martitzenean, martiaren 31n, DVD honen bi ikustaldi antolatu dira (18:30ean eta 19:45ean), eta bertaratzen diranek kopia bat eskuratu ahal izango dabe. Baina horretarako aurrez hartu beharko dira konbidapenak Liburutegian bertan hilaren 24an eta 25ean, 8:30etatik 20:00ak bitartean (personako 3 gehienez).

‘Lokatzetatik suspertu zen hiria’ DVDak, 1983ko uriolak gogoratzeko izan ziran hainbat ekimenen laburpen bat egiten dau lehenengo (kontzertuak, berbaldiak, proiekzinoak) eta gero, herritarrek uda honetan Zabalguneko Merkatuan egon zan erakusketan emondako testigantzen eta material desbardinen (argazki, bideo, etab.) dokumentala ikus daiteke.

Ekimen honegaz, Bilboko Udalaren ‘Bilbao Izan’ programeak uriko memoria historikoa errekuperetea bilatzen dau eta belaunaldi gazteagoei uria taiutzen lagundu daben jazoera historikoaren barri emotea.

Bestalde, Udalak apirilaren 1etik aurrera jarriko dau eskuragarri DVDa bere web orriaren bitartez, www.bilbao.net, deskargetako aukerea eskainiko dalarik edo Bilboko udal liburutegietan mailegu moduan be eskuratu ahal izango dalarik.

DVD honek ez ditu bakarrik Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu dituan ekimenak jasoten (mahai-inguruak, bideo proiekzinoak, kontzertuak, uriburuko zenbait eraikinetako argazki muralen erakusketea...), 14.600 personen arreta erakarri zituenak, baita be bagilare 14tik abuztuaren 31 bitartera Zabalguneko Merkatuan ikusgai izan zan multimedia erakusketan bilbotarrek egindako ekarpenak be jasoten dira. Bertan, hondamendiaren aztarnak ezabatu eta berealdiko eraldaketa urbanistikoari hasierea emon eutsen bolondresen ahalegin kolektiboa eta alkartasunezko espiritua nabarmentzen dira.

Oro har, hogeiren bat lagunen bizipenak jasoten ditu DVDak erakusketan bertan alkarrizketatutako uriolen lekuko zuzenak, bereziki erakusketarako eskaneautako partikularren ikusi bako argazkiak, digitalizatuak izan diran argazkiak eta Udaleko webgunera Interneteko erabiltzaileek bialdutako bideo digitalizatuak.

'Bilbao Izan' egitaraua Bilboko Udalko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena da eta uria taiutzen lagundu daben jazoera historikoen barri emotea dau helburu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu