Unibersidadera sartzeko dagozan ikasleentzat dobako aholkularitzea Sarean

Bizkaie! 2009-03-24 10:32

Iparrorratza Orientazino-zerbitzua euskerazko ikasketa-orientabiderako on line zerbitzua da, inpartziala, personalizatua, dobakoa eta bere alorrean bakarra. 2008ko zezeilean jarri zan martxan eta dagoeneko 180 galderatik gora jaso eta erantzun dira. Orain, zerbitzu hau osotuko daben bi atal barri abiarazo ditue

Bolada honetan, batxilergoko azken urteko ikasleak etorkizunean egingo dituen ikasketak aukeratzen dabilz. Zalantza ugari izaten ditue eta, zalantza horreek argitzen laguntzeko, Unibertsitatea.net atariko Iparrorratza orientazino-zerbitzua jarri eban martxan igaz Udako Euskal Unibersidadeak (UEU). Iparrorratza Orientazino-zerbitzua euskerazko ikasketa-orientabiderako on line zerbitzua da, inpartziala, personalizatua, dobakoa eta bere alorrean bakarra. 2008ko zezeilean jarri zan martxan eta dagoeneko 180 galderatik gora jaso eta erantzun dira. Orain, zerbitzu hau osotuko daben bi atal barri abiarazo ditue:


* Ikasle ohien aholkuak:

Unibersidadean sartzeko dagozan ikasleen eta ikasle ohien arteko komunikazino zuzena ahalbidetuko daben foroek osotzen dabe atal hau. Foroak titulazino-familia desbardinetako ikasketen gainekoak izango dira eta ikasketak aukeratzen ari diran ikasleek galdetzeko aukerea izango dabe: unibersidade bizitzaren egunerokotasunaz, ikasketen edukiaz...


* Esteka interesgarrien atala:

Interneten informazino asko dago baina beti ez da erraza izaten behar doguna topetea. Hori dala eta, orientazinoaren alorragaz zerikusia daben estekak sailkatuta eta batuta eskainiko ditu atal honek.


Martxan dagozan foroak

Ikasle ohien foroak datorren apirilaren 3a arte zabalik egongo dira (astelehenetik barikura). Tarte horretan, nahi danean parte hartu daiteke eta 24 ordutan ikasle ohien erantzunak jasoko ditue. Danetara, 14 foro eta 28 ikasle eta ikasle-ohik parte hartuko dabe. Ondokoak dira oraingoz martxan dagozan foroak:

* Gizarte eta Zuzenbide Zientziak
* Giza Zientziak
* Osasun Zientziak
* Zientzia Esperimentalak
* Zientzia Teknikoak

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu