EnkarterriBai, eskualdeko eragileen alkarkidetzea bultzatzeko egitasmoa martxan

Bizkaie! 2009-03-24 10:24

EnkarterriBai egitasmo barria aurkeztuko da martiaren 30ean Balmasedako (Bizkaia) La Encartada txapelen fabrikan. Enkarterri eskualdekoak diran eragile desbardinen arteko lankidetzearen aldeko erronkea izango dala adierazo dabe Enkarterrialde Landa Garapenerako Elkarteko iturriek.

EnkarterriBai egitasmo barria aurkeztuko da martiaren 30ean Balmasedako (Bizkaia) La Encartada txapelen fabrikan. Enkarterri eskualdekoak diran eragile desbardinen arteko lankidetzearen aldeko erronkea izango dala adierazo dabe Enkarterrialde Landa Garapenerako Elkarteko iturriek.

Enkarterrialde Landa Garapenerako Elkartea bera, San Viator ikastetxea, Enkarterriko Mankomunidadea eta Enkartur dira 'industri sustapena, espiritu ekintzailearen bultzadea, enpleguaren hobekuntzea eta barrikuntzarako bultzadea oinarritzat dituan plataforma horren aitzindariak'.

'Industri sustapenaren bitartez gure eskualdean dagozan esparruen ganeko argibideak eskainiko dira, enpresen datu basearen bitartez ekonomia jarraipena be egingo da, enpresen eta langileen arteko loturea sendotuz eta heziketea eskainiz; diru laguntzinoen, egitasmoen eta ganerako laguntzinoen ganeko informazinoa be emongo jake', azaldu dabe.

Enpleguari jagokonean, langabezian dagozanen egoerea hobetu, enpresen lehiakortasuna hobetu, lanbiderako bitartekari zereginak egin eta egitasmoaren eragin-esparruan lan merkadurako behatokia sortzeko ahaleginak egingo dira.

Azkenik, eskualdean, hezkuntza eta enpresaren eremuetan zein bizilagunen eta erakundeen esparruetan barrikuntzea sustatzearen helburua izango dauen ekimenez beteriko plan bateratu bat be garatuko da.

Egitasmoa bideratzerakoan, Enkarterriko garapenerako eragile guztien konpromiso koordinatua eta eskualdeko hamar udalen (Artzentales, Balmaseda, Galdames, Gordexola, Gueñes, Karrantza, Lanestosa eta Turtzioz) laguntzinoa beharrezkoak izan dirala nabarmendu dabe sustatzaileek.

'EnkarterriBai egitasmoaren helburua lanerako mahaia sortzea da, etorkizunera begira oinarrizko elementua izango dan eskualdeko eragile guztien arteko alkarkidetzea ahalbidetuz', azaldu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu