'Zeu margolari', ume bilbotarren marrazkiak saritzeko ekimena martxan dago

Bizkaie! 2009-03-23 10:28

Bilboko Udal Liburutegien Sareak 4 eta 13 urte bitarteko umeeei zuzendutako marrazki lehiaketa bategaz ospatuko dau Haur Liburuaren Nazinoarteko Eguna. 'Zeu margolari' ekimeneko parte-hartzaileek Begoña, Deustu eta Zorrotzako udaltegietan marraztu eta aurkeztu beharko ditue euren 'sormen artistikoak'.

Parte hartzeko, etxeko txikienek Txanogorritxu, Harry Poter, Kika Supersorgina, Geronimo Stilton, Mortadelo eta Filemon edo Argitxo pertsonaien irudiak egin behar ditue eta, martiaren 23tik apirilaren 1era bitartean, aitatutako liburutegietako sarreretan jarriko diran kutxetan sartu beharko dira marrazkiak, artista txikiaren izena, adina eta telefono zenbakia jarrita.

Parte hartzeagaitik, ume guztiek jasoko dabe euren oparia, eta apirilaren 2an, Haur Liburuaren Nazinoarteko Egunean, marrazki onenei sariak banatuko jakez.

Bilboko Udal Liburutegien Sarea 14 egoitzek osotzen dabe, euskarri desbardinen bidez (liburuak, aldizkariak, bideoak, CD-ROMak, DVDak) 300.000 bolumenen bilduma eskainiz herritarrari. Ganera, era guztietako ekimen kulturalak antolatzen ditue, berbaldiak eta ikastaroak, besteak beste. Sarea Deustuko liburutegiak, San Inaziokoak, Zurbaranbarrikoak, San Franziskokoak, Zabalakoak, BilbaoMusikakoak, eta Irala, Errekalde eta Zorrotzakoak osotzen dute.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu