Estadu espainiarreko gaueko lehenengo maratoia Bilbon egingo da, urriaren 24an

Bizkaie! 2009-03-18 14:38

Gehienez, 3.000 parte-hartzaile hartuko ditu lasterketeak, eta Internet bidez emon beharko dabe izena. Horretarako aukerea ekimenaren webgunean izango dabe: www.bilbaonightmarathon.com

Estadu espainiarrean lehenengoz egingo dan gaueko maratoia izango da Bilbon urriaren 24an, eta mundu guztiko eliteko kirolariak erakarriko ditu. 'Bilbao Bizkaia Night Marathon' egitasmoa Bilbao Kirolak erakundeak eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestu dabe eta Marathon Internacional IAAF kategorian sartu, hau da, urtero egiten diran maratoien barruan. Ekimenaren barri zabaltzen ari da beste herrialde batzuetan be, eta Bartzelona, Paris, Londres eta Madrilgo nazinoarteko maratoietan haren barri emoten dauen standa ipini da.

Chema Martinez atleta espainiarrak be parte hartuko dau lasterketan. Martinezen garaipen-zerrendan Europako domina bi (10.000 metroan lortuak), 2006ko Espainiako Txapelketako bigarren postua eta Atenasko Joko Olinpikoetako bederatzigarren postua nabarmentzen dira. Atleteak maratoi froga honen preparazinoan parte hartu dau zuzenean, eta berak gainbegiratu dau araudiak eskatzen dituan 42,195 metroak dituan ibilbidea.

'Bilbon barriro be egingo da ekimen berezi bat, bere kategorian lehenengoa, eta nazinoarteko kirolarentzat hil ala biziko garrantzia dauena. Orain arte inoiz ez da jokatu maratoi karrera epikorik gauez, eta gure urian egingo da lehenengo aldiz. Ekimen hau antolatuta, kirolaren kalidadeari dagokionean, Bilbok nazinoartean onarpen handiagoa izatea nahi dogu', esan dau Bilbao Kirolak erakundeko presidente eta Bilboko Udaleko Lan, Gazteria eta Kirol Saileko zinegotzi Jon Sustatxak, gaur goizean ekimena aurkezteko egindako prentsaurrekoan.


Ibilbidea

'Bilbao Bizkaia Night Marathon' estadu espiniarrean gauez egingo dan lehenengo maratoia izango da, eta 42,196 kilometroko ibilbide arautua izango dau. Urteerea eta helmugea Guggenheim Bilbao Museoaren zelaigunean egongo dira. Itsasadarrari Erandiorako norabidean jarraituz egingo dabe korrika kirolariek, Getxora eta Ereagara heldu arte, eta, handik, barriro be Bilbora buelta. Lasterketea 20:00etan hasiko da eta, gehienez, bost ordu iraungo dau.

Gehienez, 3.000 parte-hartzaile hartuko ditu lasterketeak, eta Internet bidez emon beharko dabe izena. Horretarako aukerea ekimenaren webgunean izango dabe: www.bilbaonightmarathon.com

Prezioa 25 eurokoa izango da martiaren 25etik irailaren 20ra bitartean; irailaren 20tik urriaren 18ra, barriz, 40 euro izango dira.

Bilboko kirol hitzordua egiten dan astegoienean, Korrikalariaren Azokea be egingo da La Casilla pabiloian. Bertan, kirolari eta atletismoari lotutako informazinoa eta sustapenerako produktuak izango dira hainbat standetan. Parte-hartzaile guztiek joan beharko dabe azokara lasterketarako zenbakiaren eta txiparen bila, baita 'kirolariaren poltsa'-ren bila be; poltsaren barruan kamisetea, ibilbidearen planoa eta ekimenaren gaineko beharrezko informazinoa jasoko ditue.

Bilbao Bizkaia Night Marathon ekimenaren ibilbideko lau gunetan musikea izango da, eta holan atseginagoa egingo jake korrikalariei eta ikusleei. Erandion eta Getxon eszenatokiak jarriko dira, Bilbon DJ emonaldia izango da eta helmugan eszenatoki handi bat egongo da. Jon Sustatxak esan dauenez, topaketa hau kirolaren, aisialdiaren eta herritarren arteko hitzordua izatea da helburua, bilbotar guztiek gozau daien.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu