Chañi Chico (5.571 m.) da Iker eta Eneko Pou anaien eta Jabi Baraiazarraren abentura barria

Bizkaie! 2009-03-17 14:29

Gaur aurkeztu dabe Bilbon kirol erronkea eta abenturea buztartzen dituan Chañi Chicora (5.571 m.) Euskaltel Espedizinoa. Eneko eta Iker Pou anaiak eta Jabi Baraiazarra datorren astelehenean, martiaren 23an abiatuko dira Argentinara maiatzaren 5ean bueltako hegazkina hartzeko.

Gaur aurkeztu dabe Bilbon kirol erronkea eta abenturea buztartzen dituan Chañi Chicora (5.571 m.) Euskaltel Espedizinoa. Eneko eta Iker Pou anaiak eta Jabi Baraiazarra datorren astelehenean, martiaren 23an abiatuko dira Argentinara maiatzaren 5ean bueltako hegazkina hartzeko.

'Zazpi horma, zazpi kontinente' proiektua arrakasta handiz amaitu ostean, eskalada librean planetako biderik enblematikoenak osotu eta tartean, Antartidan bide barria zabaldu ostean, Chañi Chico da hurrengo erronkea. Mendi berezia, bakartia, sekula eskalau bakoa, antxinako Inken bideetatik hur dagoana eta makinatxu bat legenda eta elezaharretan agertzen dana. Chañi Chico Argentinako iparraldean dago, Salta probintzian, mila metro inguruko hormea da eta, ekipau barik dagoanez, horman 4-10 egun bitartean egin beharko dituela kalkuletan dabe. Zazpi graduko zailtasuneko luzeak topetea espero dabe granitozko horma horretan.

Abenturan, berrogeita bost bat egun izango dira. Lehenengo jomugea Buenos Aires izango dabe eta handik Saltara joateko beste hegazkin bat hartuko dabe. Ondoren 200 kilomero inguru egingo ditue lur orotariko ibilgailuetan eta laupabost egun gehiago astoetan.

Kirol erronkaz gan, parte-hartzaileen nortasuna, jarrera, baloreak eta zintzotasuna azpimarratu ditu Nerea Lupardo Euskalteleko Harreman Instituzionaletako zuzendariak eta horregaitik orain sei urte hasitako babes-lotureak jarraipena izango dauela oraingo eta ondorengo abenturetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu