Xabier Silveira jaun eta jaube Altsasuko finalaurrekoan

Bizkaie! 2009-03-02 14:10   Bertsolaritzea

Datorren astegoienean, martiaren 7an jakingo dira sailkatu guztien izenak, Antsoaingo antzokian jokatuko dan hirugarren eta azken finalerdiko puntuazinoak jakitean. Arratsaldeko 17:30etan, ondokoek dabe hitzordua: Julio Soto, Erika Lagoma, Xabier Legarreta, Joxe Juan Zubieta 'Etxabe', Ander Fuentes 'Itturri' eta Iñaki Alemanek.

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa jokatu zan zapatuan Altsasuko Iortia Kultur Etxean. Xabier Silveirak finalerako zuzeneko sailkapena lortu eban ganerako bertsolariei alde handia atarata.

Bertso onak entzun ziran Altsasun, baina oro har, aurreko asteko Goizuetako finalerdikoa baino apalagoa izan zan. Puntuazinoa begiratzea baino ez dago: Jon Elizetxe sailkatu zan Altsasun bigarren, 307,5 puntugaz eta Goizuetako saioan, Eneko Lazkoz laugarrena izan zan puntu berberakaz.

Finalerdiko saioetan lehenengo sailkatuak dira finalera zuzenean pasetan diran bakarrak: hiru. Beste bertsolarien artean puntu kopururik handiena lortu daben bostak izango dira datorren martaren 21ean Elizondon egingo dan finaleko saioan.

Kontuak kontu, datorren astegoienean, martiaren 7an jakingo dira sailkatu guztien izenak, Antsoaingo antzokian jokatuko dan hirugarren eta azken finalerdiko puntuazinoak jakitean. Arratsaldeko 17:30etan, ondokoek dabe hitzordua: Julio Soto, Erika Lagoma, Xabier Legarreta, Joxe Juan Zubieta 'Etxabe', Ander Fuentes 'Itturri' eta Iñaki Alemanek.


Altsasuko saioko puntuazinoa:

1.- Xabier Silveira Etxeberria (346,5).
2.- Jon Elizetxe (307,5).
3.- Migel Mari Elosegi 'Luze' (299,5).
4.- Aimar Karrika (295).
5.- Saioa Alkaiza (280,5).
6.- Alazne Untxalo (276).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu