UNED Bergara Fundazinoak 'Pentsamendua XXI' proiektua garatuko dau Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoari esker

Bizkaie! 2009-01-14 13:17

UNED Bergara Fundazinoak partaidetzarako metodologia diseinauko dau, koordinazino eta partaidetzako mekanismo formalak tarteko. Bestalde, lan-programaren diseinu orokor bat egingo dau, urteka mugaturik.

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak UNED Bergara Fundazinoari 2009rako 450.000 euroko diru-laguntzinoa eta 2010. urterako beste 450.000 eurokokoa esleitzea onartu dau gaurko bileran, 'Globalizazinoaren etorkizunaren analisia eta bere eraginak Euskadin eta diasporako pentsamenduan' aztertzea helburu dauen programea garatzeko. Egitasmo honen eduki eta helburu zehatzak 'Pentsamendua XXI' izeneko proiektuan batuta dagoz.

Ikerketa sozio-politikoaren arloan, kultura eta gobernantzaren ardatzen arteko loturearen areagotzean eta kultura demokratikoaren baloreak sendotzean, UNED Bergara Fundazinoak egindako lana eta orain arte izandako ibilbidea kontuan harturik, egokitzat eta interes sozialtzat hartu da fundazinoaren lankidetzea sustatzea 'Pentsamendua XXI' proiektuaren garapenean eta gauzatzean, aitatutako proiektuaren onura publikoa eta helburuagaz bat datozen ekimenak lagunduz eta atxikituz.

Kontuak kontu, UNED Bergara Fundazinoak zenbait ekimen burutuko ditu. Holan, alde batetik, partaidetzarako metodologia bat diseinauko dau, koordinazino eta partaidetzako mekanismo formalak tarteko. Bestalde, lan-programaren diseinu orokor bat egingo dau, urteka mugaturik; edozelan be, programeak proiektuaren egitura, ekintzak eta bere metodologia eta jarraitu beharreko pausoak, foroen antolakuntza eta edukien eta emaitzen jakinarazpena izan behar ditu barne.

Azkenik, ebaluazino jarraitu baten sistemea diseinauko dau, jagokon adierazle-taula gainean sistematizauta, Globalizazino Aroan Munduan Euskadi eta euskaldunaren Etorkizuneko Analisien laborategi bat sortzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu