Bilboko Kafe Antzokiak Udalaren isuna neurribakoa dala adierazo dau

Bizkaie! 2009-01-14 10:26

Bilboko Kafe Antzokiko arduradunek onartu egin dabe Udalak ikuskapena egin eban egunean bikoiztu egin ebela baimendutako edukiera baina ziurtatu dabe bezeroen seguridadea bermatuta egoala, eta ez zala ezelako arriskurik egon.

Bilboko Kafe Antzokiko arduradunek onartu egin dabe Udalak ikuskapena egin eban egunean bikoiztu egin ebela baimendutako edukiera baina ziurtatu dabe bezeroen seguridadea bermatuta egoala, eta ez zala ezelako arriskurik egon.

Kafe Antzokian bertan egindako prentsaurrean gogor kritikau dabe Udalak jarritako 2.000 euroko isuna eta hilebetez zarratuta egoteko zigorra, horrek dakarzan ondorio guztiakaz. Kafe Antzokiko kideek adierazotakoaren arabera, Udalaren erabagiak ondorio larriak ekarriko ditu eta zigorra erabat bidebakoa dala azaldu dabe. 'Erabagiak hamairu urtean nekez sorturiko lanpostuak galtzea dakar' eta Kafe Antzokiaren beraren jarduera eta etorkizuna arriskuan jarri dituala azaldu dabe.

Zenbat Gara alkartearen ordezkariek Kafe Antzokia babestu eta penagarritzat jo dabe Eduardo Maiz Bilboko Udaleko Segurtasun Saileko zinegotziak emondako prentsaurrekoa. Argitu dabe Kafe Antzokia ez dala 'ordu txikitan irabaziak ataratea helburu dauen zuloa, mundu kooperatibotik sortutako topalekua baino'.

Kafe Antzokiko arduradunen eretxiz, 'zigor administratiboa ez da orain arte zinegotzien ohiko jarduerea izan'. Izan be, 'areto, taberna edo lokal bat zarratzeak ez leuke eragingo sail horretako zinegotzien arduradunak prentsaurrekoa emon behar izana'.

Lokalaren edukiera handitzeko obra txiki bat nahikoa ei da; 'Babes lege horrek eskatzen dauena, atzeko aldetik urteera bat gehiago jartea da', esan dau Xabier Monasteriok, 'baina Hirigintza Sailaren baimena behar da horretarako eta baimen hori luzatzea Udalaren esku dago'.

Kafe Antzokiko arduradunek adierazo dabe, Udalak erakutsitako segurtasunaren gaiagazko ardureagaz erabat ados dagozala eta ez dabela ezelako burrukarik sortu nahi. Dana dala, 'gune kultural honen edukiera legala eta erreala bat ez datozela' zehaztu dabe.

Kafe Antzokiak 1995eko abenduan zabaldu zituan ateak Zenbat Gara alkartearen eskutik eta ordutik antolatutako 3.000tik gora ekitaldietara 1.200.000 bat lagun erakarri ditue.

Kontuak kontu, hilebeteko zigorra bete ostean, zezeilaren 9an zabalduko ditu ateak barriro Bilboko Kafe Antzokiak

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu