Iruzurra ukatu eta lintxamendu mediatikoa salatu dau Eliseo Gil arkeologoak

Bizkaie! 2008-11-21 11:09

Bere burua eta bere lan-taldearena be defendiduteko prest agertu da Gil komunikabideen aurreko agerraldian. Izan be, 'lintxamendu mediatikoa' salatu eban aztarnategiko zuzendari ohiak eta ezinbestean neurri administratibo eta legalak hartuko dituala esan eban, erantzukizun politikoak eskatzeagaz bat.

Arabako Foru Aldundiak izentautako adituek Iruña-Veleian topautako idazkunak faltsuak dirala zabaldu eta biharamonean, aztarnategiko lanen buru izan dan Eliseo Gilek ustezko iruzurra ukatu eta adituen txostenean jasotakoak, frogetan oinarritu beharrean eretxiak baino ez dirala esan eban bart prentsaurrean. Horixe esan dau Eliseo Gilek, herenegun arte Iruña-Veleiako aztarnategi arkeologikoaren lan-taldea zuzentzeaz arduratu dan gizonak. Gilek aditu taldearen lana kritikatu dau, bere ondorioek oinarri zientifikorik ez dabela adierazoz, eta batzordearen prozedurearen zuzentasuna be zalantzan jarriz.

Bere burua eta bere lan-taldearena be defendiduteko prest agertu da Gil komunikabideen aurreko agerraldian. Izan be, 'lintxamendu mediatikoa' salatu dau aztarnategiko zuzendari ohiak eta ezinbestean neurri administratibo eta legalak hartuko dituala esan dau, erantzukizun politikoak eskatzeagaz bat.

Beste alde batetik, Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak agiria plazaratu dau Arabako Foru Aldundiari babesa azalduz, Aldundiak Iruña-Veleiako indusketen harian izandako iruzurra argitze aldera hartutako erabagietan.

Kultura sailaren eretxiz, atzemondako iruzurra oso larria da, erromatar garaiko aztarnategi honi, garai horretako Euskadin dogun arkeologia gune nagusi honi eta oro har arkeologiaren ikerketeari eragin deutson kalteagaitik. Kalteak kalte Iruña-Veleiako aztarnategiaren balioak ezin dirala zalantzan jarri dakar Kultura Sailak bialdutako mezuak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu