Sareblog, euskerazko lehen blog sare komertziala abian

Bizkaie! 2008-11-20 17:28

Sareblog Asier Lozano eta Borja Bonillaren ekinbidez sortutako enpresea da. Euskeraz sortu dan lehenengo blog-sare komertzialak egunotan hasi dau ibilbidea hiru blogakaz: Musikazale, Kiroldegi eta Ondopasa.

Sareblog Asier Lozano eta Borja Bonillaren ekinbidez sortutako enpresea da. Euskeraz sortu dan lehenengo blog-sare komertzialak egunotan hasi dau ibilbidea hiru blogakaz: Musikazale, Kiroldegi eta Ondopasa.

Sareblog 'euskeraz sortu dan lehenengo blog-sare komertzialak erabat erakargarriak jakezan gaiak zein edukiak eskaintzen deutsez bere irakurleei'. Eta gehitzen dabe: 'nahiz eta irakurleak gure jardunaren erdigunea izan, Sareblog enpresei zuzendutako lan ekintza be bada'

Kontuak kontu, hiru blog tematiko jarri ditue martxan:

* Kiroldegi: futbola, saskibaloia ala pilota sakonean jarraitu ahal izateko, edota nazinoartean doguzan kirolarien arrastoa jarraitu ahal izateko, Kiroldegi leku aproposa da.
* Musikazale: kontzertuak, barriak, alkarrizketak, hau da, euskal musikeak barri emoten dauen azkenaz bustiteko aukera segurua da Musikazale. Sartu eta entzun!
* Ondopasa: gure herriko parajeak ezagutzeko ibilbideen barri emoteaz gan, jai, jaialdi, erakusketa, eta kultur jazoera guztiak batzen dituan bloga da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu