Elhuyar Fundazinoak 'Armix Ilargian Galduta' plataformako bideo-joko didaktikoa argitaratu dau

Bizkaie! 2008-11-19 17:16

Elhuyar Fundazinotik adierazo dabenez, joko barriaren demoa www.elhuyar.org/armix2 webgunean dago. Horrezaz gan, webgune horretan, jokoari buruzko irudiak eta bideo bat be badagoz.

Elhuyar Fundazinoak 'Armix Ilargian Galduta' izeneko bideo-jokoa argitaratu barri dau, 7-10 urteko gaztetxoentzat. Bideo-joko hau Armix personaia protagonistatzat dauen serie bateko bigarren CD-ROMa da, eta jolasen bidez, jokalariak matematikako, inguruaren ezaguerako eta hizkuntzako gaiak landuko ditu. Teknologiari jagokonez, hiru dimentsinoko irudiez gan, jolasteko be 3D-ko ingurunea izango dau jokalariak.

Armix Ilargira heldu da, baina heldu bezain laster bere kohetea ostu deutsie. Jokoan zehar, Armixi bere kohetea bilatzen lagundu beharko deutso jokalariak, Lurrera bueltau ahal izateko, eta abentura horretan hamaika munstrori egin beharko deutse aurre. Horrezaz gan, hainbat galderari ondo erantzun beharko deutse, jokoan aurrera egin ahal izateko.

Elhuyar Fundazinotik adierazo dabenez, joko barriaren demoa www.elhuyar.org/armix2 webgunean dago. Horrezaz gan, webgune horretan, jokoari buruzko irudiak eta bideo bat be badagoz.

Elhuyar Fundazinoak orain bi urte ekin eutson euskerazko bideo-jokoen produkzinoari. Lehenengo bideo-jokoa lokalizazino bat izan zan, aisialdira zuzendua: 'Hiru Mosketariak'. 2007an, Elhuyarrek beste lokalizazino bat eta sorkuntzako bi bideo-joko kaleratu zituan, 'Kao: Sumendiko Sekretua' eta 'Armix Baso Magikoan', hain zuzen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu