4.000 lagun Arrigorriagako Euskal Kirolaren Egunean

Bizkaie! 2008-10-27 09:37

Euskal kirol zein selekzinoen aldarrikapena egiteko aukerea be izan dabe ordezkari ofizialek eta oroitarria jarri dabe kiroldegiaren sarreran.

Euskal Kirolaren V. Eguna antolatu dauen Euskal Kirol Federazinoen Batasunaren (EKFB) esanetan, 4.000 bat lagun hurreratu dira Arrigorriagara euskal selekzinoei babesa emotera. Danetara, 400 bat kirolarik hartu dabe parte txapelketa, erakustaldi zein tailerretan.

Kontuak kontu, pozik agertu dira bai antolatzaileak zein Udaleko ordezkariak deialdiak izan dauen erantzunagaz. Hainbat izan dira, beraz, Arrigorriagako Udal Kiroldegian erakutsi diran modalidadeak: areto futbola, xakea, hipika, surfa, kanoe, taekwondoa, hockey-a, golf-a, kirol egokitua, padela, karatea, judoa, arku tiroketa, pilota, mendia, hipika…

Euskal federazino batzuek egun hau aukeratu dabe euren Euskadiko txapelketa ofizialak egiteko. Hori izan da, esaterako, halterofilia, herri kirolak, xakea eta gimnasiaren kasua. Txapelketa guztiek publikoaren babesa jaso dabe eta giroa sekulakoa izan da kiroldegiko harmailetan. Bestalde, Caja Laboral-Euskadiko Kutxaren babesari esker, umeei zuzendutako hainbat ekintza izan dira jai eremuan: puzgarriak, quad-ak...

Euskal kirolaren eta selekzinoen egun handia izan da eta edade eta jatorri guztietako lagunek parte hartu dabe ekintzetan.

Horrezaz gan, euskal kirol zein selekzinoen aldarrikapena egiteko aukerea be izan dabe ordezkari ofizialek eta oroitarria jarri dabe kiroldegiaren sarreran. Bertan izan dira, besteak beste, Alberto Ruiz de Azua Arrigorriagako alkatea, Maite Custodio Arrigorriagako Kirol zinegotzia Jose Ramon Garai Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendaria, Fernando Asenjo EKFBeko presidentea eta Iñaki Iglesias EKFBeko idazkaria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu