Oteizak eta Roberto Puig arkitektoak alkarlanean egindako proiektu baten inguruko liburua argitaratu dabe

Bizkaie! 2008-10-15 12:17

Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) 'La colina vacia. Jorge Oteiza-Roberto Puig, Monumento a José Batlle Y Ordóñez: 1956 - 1964' aurkeztu dau. Ana Arnaiz, Jabier Elorriaga, Xabier Laka eta Jabier Morenok idatzitako liburua da hori eta Arte Ederren Fakultadeko lau irakaslek Jorge Oteiza eskultorearen lan 'paradigmatiko eta garrantzizkoenetako' baten inguruan egin daben ikerketa lanaren emoitza da.

Oteizak eta Roberto Puig Alvarezek Montevideon 1959an Jose Batlle y Ordoñez estadu-politikari uruguaiarrari monumentu bat egiteko deitutako nazinoarteko lehiaketarako sortu eben proiektua. Liburua UPV/EHUren dibulgazino bilduman argitaratu da, Jorge Oteiza Fundazino Museoaren laguntzinoagaz, Jorge Oteizaren jaiotzearen mendeurrenean.

Ganera, 2009an proiektuaren 50. urteurrena beteko da. Lan horrek, 27 herrialdetako 74 proiekturen arteko lehiaketearen lehenengo saria irabazi arren, ez eban aurrera egin. Ikasketa sozial eta politikorako zentro handi bat legez aurreikusita egoan eta Mobimentu Modernoa dalakoaren eskultura eta arkitekturaren arteko alkarkidetzearen erakusle enblematikoenetako bat izan eitekean. Eskultoreak eta arkitektoak, euren diziplinen arteko alkarlana ulertzeko modu espezifikoan, uriaren paisaia eregitea printzipio guztiz modernoen arabera proposatzen eben.

Liburua hiru ardatz osogarritan oinarritzen da: narrazino kritikoa, monumentalidade modernoaren inguruko saiakerea eta eranskin dokumental zabala eta ezezaguna. Ia 700 orrialdetan azaltzen dira proiektuaren ezaugarriak: bideragarritasun teknikoa, lehiaketearen ingurukoak, bertako testuinguru soziopolitikoa eta kokagunearen berezitasunak, monumentuaren ganeko Oteizaren hausnarketak...

Horretarako, Jorge Oteiza Fundazio Museoko artxibategian lortutako dokumentazinoa zein hainbat erakunderen artxibategitan (Europan eta Amerikan) topautakoa landu dabe egileek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu