EITBren iraultzea
2008-10-10 11:06eitb.com barriaren ibilbidearen hasierea ez eze, telebista kalte barriaren (ETB-3) estreinaldia, Radio Euskadiren 25. urteurrena, EITBren Bilboko egoitza digitalaren lehen urteurrena eta denporaldi barriaren hasierea be ospatuko dira, gaur, urriak 10 eta hainbat ekitaldi izango dira egun osoan: ate edegiko eguna (10:00etatik 19:00etara), Funanbulistea San Mames eta EITBren egoitzearen artean (20:30) eta Gaztea Jaia (23:00).
eitb.com barriaren ibilbidearen hasierea ez eze, telebista kalte barriaren (ETB-3) estreinaldia, Radio Euskadiren 25. urteurrena, EITBren Bilboko egoitza digitalaren lehen urteurrena eta denporaldi barriaren hasierea be ospatuko dira, gaur, urriak 10 eta hainbat ekitaldi izango dira egun osoan: ate edegiko eguna (10:00etatik 19:00etara), Funanbulistea San Mames eta EITBren egoitzearen artean (20:30) eta Gaztea Jaia (23:00).
Euskal Irrati Telebista (EITB) komunikazino taldeak aro barria hasiko dau gaur arratsaldean Interneten. Atari bakarrak, eitb.com-ek, ehunka kanal batuko ditu, albisteak, kirolak, umeen eta gazteentzako edukiak, irratia eta telebista, kulturea, e-commerce (merkataritza elektronikoa), iragarkiak, hegaldi bilatzaileak, aisialdia, entretenimendua, erabiltzaileen komunidadeak, parte-hartze sistemak, eguraldia, podcast...
Atari barria multimedia izango da, parte-hartzailea, alkarreragilea, unibersala, berehalakoa eta erabiltzaileek nahiago daben erara konfiguretako preparauta.
Bestetik, gaur jarriko da martxan ETB-3 Lurreko Telebista Digitalean ikusteko preparautako kate barria. Ume eta gazteei zuzendutako programazinoa izango dau nagusi ETB-3k, euskeraz, eta musika eta kulturearen inguruko saioak be nabarmenduko dira, EiTBko iturriek jakinarazo dabenez.
Inaugurazino ekitaldia EiTBren Bilboko egoitzan izango da, 'Izan EiTB' goiburuagaz EiTBk antolatu dauen jardunaldian, eta Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izango da kate barriaren lehen emisinoa aireratuko dauena. ETB-3 katean bertan zuzenean jarraitu ahal izango da inaugurazino ekitaldi hau.
ETB-3ko programazinoari jagokonez, ordu-tarte bakotxak bere edukiak izango ditu. Umeen tarteak, goizeko lehen orduan, eskola-aurreko umeentzat izango dira; ondorengo tarteak 'Gaztea' markea izango dau eta musikaz, dokumentalez, gazte-programez eta gazteentzako edukiak nabarmenduko dira. Egunean zehar, beraz, 'Betizu' eta 'Gaztea' markak tartekatuko dira.
'Prime Time' edo ordutegi nagusian, barriz, 21:30etatik 23:00etara, 'Sautrela', 'Hitzetik Hortzera', 'Teknopolis' edo 'Mundua.Gaur' lako saio kulturalak izango dira nagusi, eta ondoren, 23:00etatik aurrera 'Gauberri' eguneroko albistegia izango da ikusgai, Amaya Cayeroren eskutik.
Saio horreez gan, 'BURP' eta 'Martina' saio barriak azpimarratu behar dira ETB-3ko programazinoan. Jokin Etcheverriak aurkeztuta, 'Bask Underground Report' ekimenak batutako hainbat artisten ekintzak jasoten dira 'BURP' saioan, normalidadetik iges egiteko proposamen alternatiboak aurkeztuz. 'Martina', barriz, gizartean ikusten dauenagaz oso gustura ez dagoan sormen handiko neska bat da, eta bere gogoetak ikusi ahal izango dira astelehenero ETB-3ko saio honetan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!