Euskaltzaindiaren Nazinoarteko XVI. Biltzarra, Iruñean

Bizkaie! 2008-09-29 17:33   Euskerea berbagai

Biltzarraren izenburua 'Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina' izango da eta Pirinioetako mendikate zabalaren bi aldeetako hizkuntzak eta kulturak ikertuko dira bertan.

Urriaren 6tik 10era, Iruiñeako Baluarte Batzar Jauregi eta Auditoriumean, Euskaltzaindiak bere XVI. Nazinoarteko Biltzarra egingo dau. Biltzarraren izenburua 'Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina' izango da eta Pirinioetako mendikate zabalaren bi aldeetako hizkuntzak eta kulturak ikertuko dira bertan.

Biltzarraren sarrera-hitzaldia Michael Metzeltin Vienako Unibersidadeko irakasle eta erromanista ospetsuak egingo dau 'Las lenguas de los Pirineos' izenburupean. Horrezaz gan, maila handiko adituak izango dira.

Berbaldiak ez eze, musika emonaldiak eta bestelako ekitaldiak be izango dira Biltzarrean, bai eta teknologia barriei buruzko mahai inguru bat be. Bestalde, Henrike Knörr zana omenduko dabe biltzarkideek, 'In Memoriam Henrike Knörr' ekitaldian.

Biltzarraren egitarauan azken orduko aldaketarik gerta daiteke.

XVI. Biltzarraren egitaraua


Kontuak kontu, izena emoteko epea urriaren 2ra arte egongo da zabalik.

Euskaltzaindiaren XVI. Biltzarra edegia izango da eta entzule moduan nahi dauena joan daiteke.

Matrikulea dobanekoa da. Aurretiaz izena emon behar da (urriaren 2ra arte) entzule bezela parte hartzeko:

94 415 81 55 telefonora deituz, edo
xvi_biltzarra@euskaltzaindia.net helbide elektronikoan jakinarazoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu