'Kuadrillategi' egitasmoa egingo da Bermeoko Gaztelekuan urriaren 4tik aurrera

Bizkaie! 2008-09-29 11:22   Euskerea berbagai

Aurreko urte bietan 12 eta 14 urteko bitarteko gazte koadrilek parte hartzeko aukerea izan dabe eta aisialdiko jarduera honek gaztetxuen artean izan dauen harrera ona eta arrakastea ikusita, ikasturte honetan zabaldu egingo da eskaintzea eta 16 urtera arteko gazte koadrilek be parte hartu ahal izango dabe. Izena urriaren 3a baino lehenago emon behar da.

Hirugarren urtez ekingo jako Kuadrillategi aisialdiko eskaintzeari Gaztelekuan, Gazte Informazino Zerbitzuaren eta Euskera Sailaren alkarlanari esker eta Batun-batun aisialdiko begiraleen alkarteak kudeatuta.

Aurreko urte bietan 12 eta 14 urteko bitarteko gazte koadrilek parte hartzeko aukerea izan dabe eta aisialdiko jarduera honek gaztetxuen artean izan dauen harrera ona eta arrakastea ikusita, ikasturte honetan zabaldu egingo da eskaintzea eta 16 urtera arteko gazte koadrilek be parte hartu ahal izango dabe.

Horregaitik, eta talde bi antolatuko diranez, ordutegia be zabalduko da. Zapatu goizetan, 12:00etatik 14:00etara, aurreko urteetan legez, lehen taldea arituko da eta bigarrena, barriz, zapatu arratsaldetan 16:30etik 18:30era.

Egitasmoa 12 eta 16 urte bitarteko gazte koadrilei zuzenduta dago. Eta koadrilei eskaintzeko arrazoiak bat baino gehiago dira. Alde batetik, adin horreetako gazteek oso gustuko dabelako lagun taldean ibiltea; bestetik, hizkuntzeagazko ohiturak adin horreetan hasten dira finkatzen eta adin horreetan lagun taldeetan euskerearen erabilerean galera handiak dagozalako. Eta orain arte egindako lanak antolatzaileei erakutsi deutsenez, Kuadrilategin ibili diran lagun taldeetan euskerazko hizkuntza ohitura aldatzen hasi da.

Hori guztia kontuan izanda, urriaren 4tik aurrera zapatuero dana prest egon daiten, lanean izan dira Gaztelekua kudeatzen dauen Batun-Batun begiraleen alkartea, Gazte Informazino Zerbitzua eta Udalaren Euskera Saila. Horretarako, Euskal Herrian dagozan beste Kuadrillategiak koordinatzen dituan Ttakun Kultur Alkartea izan dabe aholkulari.

Parte hartzeko, baldintza bi bete behar dira. Izena emoteko gitxienez bost laguneko taldea osotu behar da, parte hartzea, banaka barik, koadrilaka izango dalako. Eta bertan dagozan bitartean euskeraz berba egitea.

Izena emoten daben koadrilek ondo pasetako osogai asko izango ditue bertan. Koadrilako lagunakaz eta lagun barriakaz aisialdiko ekintza piloan parte hartu ahal izango dabe, hainbat tailerretan ibiliko dira, beste herri batzuetako Kuadrillategiko gazteak ezagutzeko urteerak, jaiak...

Bermeoko DBH 1, 2, 3 eta 4. mailetako 550 ikasle ingururi aurkeztu jake Kuadrillategi, zuzen-zuzenean.

Lagun taldeek aurkezpen horreetan emon ahal izan dabe izena, edota horretarako preparau dan eskuko orria bete eta GIZera eroan ahal izango dabe, baita Kuadrilategiren e-postara bialduta, ktg bermeo@hotmail.com

Urriaren 3ra arte zabalik egongo da izena emoteko epea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu