iPhone 3G: izarren artean distiratsuena, oraingoz
2008-09-02 16:32Apple-len hirugarren belanauldiko (3th Generation, 3G) eskuko telefonoa inoiz salgai jarritako arrakastatsuenetarikoa da duda barik.
Salmenta errekor danak txiki itxi ditu tramankulu honek. Salgai jarri eta lehen astegoienean miloe bat saldu zituen AEBetan. Apple-len hirugarren belanauldiko (3th Generation, 3G) eskuko telefonoa inoiz salgai jarritako arrakastatsuenetarikoa da duda barik. iPhone telefonoaren aurreko bersinoa be polito saldu zan baina bi hilebete ta erdi pasau ziran holako salmenta mailara heltzeko. Oraingo bersinoa eta aurrekoa buztartuz, Apple-eko arduradunek urtea amaitu baino lehenago 20 miloe ale saltzeko amesa dabe eta ikusitako erritmoa ikusita lortuko dabelakoan dagoz guztiak.
Kontuak kontu, Apple moduko enpresa batentzat gauzak ez dira ez herrialde batera mugatzen, ez; ezta kontinente bakar batera be, eurek mundu osoa hartzen dabe euren negozio plaza moduan eta euren produktuak be mundu osora eskainiak dira. Euren konzeptuak mundu guztia hartzen dau. Edozelan be, mundua herrialde desbardinetan banatuta dagoanez, herrialde bakotxeko telefonia konpainiakaz hartu-emonetan bideratu behar izan ditue iPhone-a saldu eta zerbitzuari eutsi ahal izateko. Momentuz iPhone 3G barria 21 herrialdetan saltzen da zuzenean (gura izan ezkero, Internet-en bitartez be erosteko modua dago baina gero arazoak sor daitekez operadoregaz telefonoa abiarazoteko).
AEBetan, AT&T Inc izan da bertako operadore bakarra, Espainian Telefónica da, France Telecom Frantzian, Orange izango da Austria, Belgika, Polonia, Errumania, Suitza, Egypto, Jordania eta Afrikako beste herrialdetakoa, Deutse Telecom izango da Alemaniakoa, TeliaSonera iparraldeko herrieldeetako (Suedia, Norvegia, Finlandia, Danimarka, Lituania, Letonia, Estonia) operadorea izango da. Beste herrialde batzuetan ez dago (momentuz) telefono hori kudeatuko dauen operadorerik baina horrek ez dau esan gura hor ez dala ezer salduko. Berbarako, Brasil da horreetako herrialde bat. Ez bada saltzen bertan, ez dago bertako operadorerik zerbitzua eskaintzen dauenik, teorian behintzat. Kontua da ze, Brasilgo gobernuak satelite bat baino gehiago daukala hor goian bertako enpresek garatutako teknologiari esker, eta beste herrialde askok ez dabela holakorik lortu. Orduan ez da ez harritzekoa bertako enpresa batek egin dauen iragarkia, iPhone 3G azken bersinoko eskuko telefonoa desblokeetako aukerea eskainiz, hain zuzen be.
Telefonoa desblokeau ostean, edozein operadoreagaz egin daiteke kontratua telefonoa abiarazoteko. Hori bai, desblokeetako operazinoak 250-375 dolarreko kostua dakar gure boltsikorako (gehi telefonoaren beraren prezioa). Beraz, ez da edozeinek egiteko moduko operazinoa, ez behintzat favelatan bizi diran brasildar askorentzat.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!