AC/DC taldearen kantu barria Interneten

Bizkaie! 2008-08-28 16:14   Musikea

Kanta hau urriaren 21ean argitaratuko dan 'Black Ice' diskoaren barruan egongo da; disko horretako hamabost kantuetako bat izango da. Kanadako Vancouverren grabau dabe diskoa Brendan O'Brien produktoreagaz.

AC/DC talde australiarrak disko barriaren aurrerapena dan singela jarri dau Interneten, 'Rock nroll train', hain zuzen be. Kanta hau urriaren 21ean argitaratuko dan 'Black Ice' diskoaren barruan egongo da; disko horretako hamabost kantuetako bat izango da. Kanadako Vancouverren grabau dabe diskoa Brendan O'Brien produktoreagaz.

AC/DC taldeak zortzi urte eroiazan diskorik argitaratu barik, 2000. urteko 'Stiff Upper Lip' diskotik. Rock talde hau 1973an jaio zan eta rockaren historian mitikoak diran hainbat disko atara ditu, besteak beste, 'Let there bi rock' (1977), 'Highway to Hell' (1979), 'Back in black' (1980), 'For Those About to Rock' (1981) edo 'Ballbreaker' (1995).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu