Jazz, blues eta musika baltza Bergaran, garagarrileko barikuetan
2008-07-03 11:01 MusikeaBergarako Udalak antolatuta eta bertako Zuhaizti tabernearen laguntzinoagaz, jazz, blues eta musika baltzaren inguruko proposamen musikalak antolatu ditue garagarrileko bariku guztietan Bergarako Espoloi plazan, aire librean eta doban. Kontzertuok 22:30etan hasiko dira.
Bergarako Udalak antolatuta eta bertako Zuhaizti tabernearen laguntzinoagaz, jazz, blues eta musika baltzaren inguruko proposamen musikalak antolatu ditue garagarrileko bariku guztietan Bergarako Espoloi plazan, aire librean eta doban. Kontzertuok 22:30etan hasiko dira.
Aurtengo lehen kontzertua bariku honetan, garagarrilak 4, izango da Phonk Clubbin' Criminals talde gasteiztarraren eskutik. Soul, funk, dance, jazz eta elektronikea buztartzen dituan talde honetako kideak Virginia de la Casa (ahotsa), Parrucho (DJa), Nando de la Casa (teklatuak eta programazinoak) eta Dani Foronda Danilo (baxua) dira.
Garagarrilaren 11n, flamenko eta jazz erritmoak jorratzen dituan JJBand taldeak ‘Tangos de Lavapies’ diskoa aurkeztuko dau Bergaran.
Garagarrileko hirugarren barikuan, 18an, Jose Luis Pardo abeslari eta gitarristearen txandea izango da. Orain hamar urte hasi zan bluesa joten Buenos Aires jaioterriko ostatuetan, eta dagoeneko Argentinako gitarristarik handienen artean nabarmentzeaz gan, blues musikearen AEBetako uri mitikoetan jo dau. Bergarako Espoloi plazako emonaldian, The Mojo Workers, 2004an sortu eban taldeagaz batera igoko da agertoki gainera.
Azkenik, garagarrilaren 25ean, Terela Gradin eta GEM Trio izango dira protagonista. Gradin jazz galiziarraren promesa bat baino zeozer gehiago da bere gaztaroan. Jazz gai klasikoak (Cole Porter, Miles Davis, Wayne Shorter…), egungo musikagileen gaien bersinoak (Sting, Radiohead…) eta konposizino originalak batzen ditu bere errepertorioak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!