Sopelanako Lasterketa Nudistea garagarrilaren 5ean

Bizkaie! 2008-07-02 14:49

Euskal Naturista Elkarteak, ENE-k, Sopelanako lasterketa nudistea antolatu dau aurten be, Patxi Ros garaikurra. Garagarrilaren 5ean, zapatuan, egingo da lasterketea, eguerdiko 12:00etan, Barinatxe Hondartzan (La Salvaje), Sopelana eta Getxo artean.

Euskal Naturista Elkarteak, ENE-k, Sopelanako lasterketa nudistea antolatu dau aurten be, Patxi Ros garaikurra. Garagarrilaren 5ean, zapatuan, egingo da lasterketea, eguerdiko 12:00etan, Barinatxe Hondartzan (La Salvaje), Sopelana eta Getxo artean.

Bost mila metroko ibilbidea egin beharko dabe parte-hartzaileek, harea gogorretan, marea behean dagoala. Eguerdiko 12:00etan abiatuko dira korrikolari guztiak baina gaztetxuek ibilbidearen erdia egingo dabe, 2.500 metro.

Sei maila bereiztuko dira lehiaketan: gizonezkoak, emakumezkoak, helduak (40 urtetik gorakoak) eta gaztetxuak (14 urtetik beherakoak). Gainera bazkide diran naturistentzat, agiri bidez frogatzen badabe, emakumezkon eta gizonezkoen beste bi maila sarituko dira.

Helduen mailan ez da emakumezkoen bereizketarik egingo, aurreko urteetan ez ebelako nahikoa emakumek parte hartu bereizketa hau egiteko. Aurten emakumezko gehiagok izena emoten badabe, datozen urteetan bereizketa hori egitea aintzat hartuko litzateke.


Sariak eta izen emoteak

Maila bakotxeko hiru lehenengoei saria emongo jake. Gainera lasterketea amaitzen daben guztientzat sariak izango dira.

Kontuak kontu, garagarrilaren 3rarte egin daitekez izen-emoteak posta elektronikoz (carreranudista@ene-naturismo.org), alkartearen web-orrian dagoan eskari orria beteta (http://ene-naturismo.org/carrera/cas/inscribirse.htm) edo lasterketa egunean bertan, goizeko 11:30ak arte Barinatxe hondartzan. Izen emotea erabat dobanekoa da.


Bestelako jarduerak

Lasterketea amaitzean herri-bazkaria egingo da Golfo Norte tabernan, Barrikan, antolatzaile eta korrikalarientzat.

Lasterketeari buruzko informazino gehiago:

http://ene-naturismo.org/carrera

carreranudista@ene-naturismo.org

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu