‘Letren Terrazak’, udako liburutegiak Getxon

Bizkaie! 2008-06-30 12:55

Garagarrilaren 1ean, Joko eta Letren Terrazak barriro be Getxoko kaleetan izango dira gaztetxuek eta helduek liburuez gozau daien. Ohikoa danez, udal liburutegiek hiru etxola jarriko ditue plaza banatan.

Garagarrilaren 1ean, Joko eta Letren Terrazak barriro be Getxoko kaleetan izango dira gaztetxuek eta helduek liburuez gozau daien. Ohikoa danez, udal liburutegiek hiru etxola jarriko ditue plaza banatan. Terrazak abuztuaren 29ra arte egongo dira Algortako Geltokia, Areetako Geltokia eta Andra Mariko Sarri plazetan. Hiru gune horreetan udarako berenberegi aukeratutako liburuak irakurri ahal izango ditue erabiltzaileek. Aurten gainera, aisialdi-eskaintza zabalduko da eta gaztetxuek hainbat jokoz eta tailerrez gozau ahal izango dabe udan zehar.

Danetara, 2.000 liburuz osotutako liburu-funtsa eskainiko jako publikoari eta, beraz, udal liburutegietako arduradunek aukeratutako eleberriak, ipuinak, komikiak eta abar izango ditue eskura. Era berean, eguneko prentsa be irakurri ahal izango da. Azken finean, udarako eta, batez be umeentzako aproposak diran irakurgaiak kaleratzea da ekimen honen helburu nagusia.

Udako liburutegiez gan, Getxoko Joko eta Letren Terrazak aisialdirako guneak dira eta bertan, umeek irakurri ez eze, beste hainbat jardueratan parte hartu leikie egun osoan zehar, begiraleek gainbegiratuta. Aurten, liburutegiek eskaintza hori bultzatu nahi dabe astelehenetik barikura eta, hori dala eta, zenbait jarduera izango dira: astelehenetan, eskulan-tailerrak; martitzenetan, antxinako jokoak; eguenetan, baretze eta alkartasun jokoak; eta, barikuetan, mahai jokoak. Honako hau izango da terrazen ordutegia: 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etatik 20:30etara.


Irakurteko gunea Faduran

Bigarren urtez jarraian, Udako Liburutegien eskaintzea osotzeko, irakurteko gune bat kokatuko da Fadura kiroldegian. Bertan, postu bat izango da eta erabiltzaileek, euskerazko eta gaztelaniazko 200 bat liburu irakurteko aukerea izango dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu