Zorrotza lehengo denporetara bueltauko da astegoienean Erdi Aroko Azokeagaz
2008-06-26 14:14Azoka-eremuak 50 postu baino gehiago izango ditu, baita hainbat ofiziozko lantegi, ogi labe bat, auzo sefardia eta zoko arabiarra be. Hau guztia garaiko ikuskizunez lagunduta.
Aurten be, Zorrotza lehenagoko denporetara bueltauko da Erdi Aroko Azokearen ospakizunagaz. Lan Ekintza eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Zorrotzako Taldeen Koordinakundearen eta Laguntasuna Merkatari Alkatearen laguntzaz antolatuta, auzo bilbotarra astegoien honetan, 28 eta 29an, zaldunez, dama gazteez, frailez, merkatariz, musikariz, arabiar dantzariz, malabaristaz, juglarez, zuzi-gizonez, hankaluzeez eta beste Erdi Aroko personaiez beteko da. Azoka-eremuak 50 postu baino gehiago izango ditu, baita hainbat ofiziozko lantegi, ogi labe bat, auzo sefardia eta zoko arabiarra be. Hau guztia garaiko ikuskizunez lagunduta.
Aurrekoetan bezela, Zorrotzak Erdi Aroko benetako herrixka baten etxurea izango dau. Merkatuaren kaleak hainbat ezkutu heraldikoz, banderaz, zutoihalez eta estandartez apainduko dira, eta galtzadak, lastoz estaliko dira. Holan, bedar usaintsuek eta merkatuko ohiuek, erlojuari atzera eginarazotea lortuko dabe.
Zapatu goizean, bagilaren 28an, eguerdiko 12:30etan hasiko dira ekitaldiak kalejira bategaz, honetan garaiko personaiek hartuko dabelarik parte. Ondoren, astegoieneko lehenengo ertaroko zaldunen arteko burruka ikustaldi bat izango dabe ikusgai bisitariek (eguerdiko 13:00etan), musikari eta arabiar dantzarien sabel dantza liluragarriei leku egin aurretik. Eta goiz parteari amaierea emonez malabaristen, akrobaten eta garaiko personai esanguratsuenen kalejirea izango da.
Arratsaldez, 18:00etatik aurrera, barriro izango da kalejira zaratatsuaz gozetako aukerea eta honetan, suzko gizonak eta hankaluzeak be parte hartuko dabe. Zazpiretan, barriz, zaldunen arteko beste burruka ikustaldi bat izango da eta ondoren umorezko malabaristen txandea izango da. 20:30etan zaldunen kalejirea eta astegoienari amaierea emoteko, iluntzeko 21:30etan, suzko ikuskizuna eta magia izango dira guztion gozamenerako.
Domekan, bagilaren 29an, zapatuko egitarau bera errepetiduko da.
Egitaraua
Zorrotzako Erdi Aroko Azokea 2008
Bagila. Zapatua 28 – Domekea 29 (Ferialean)
12:30 Azokea zabaltzea, personaia guztien kalejireagaz.
13:00 Erdi Aroko zaldunen arteko burrukak.
14:00 Sabel-dantza zuzeneko musikariakaz.
14:30 Malabarismoak eta umorea.
14:40 Erdi Aroko personaiak.
18:00 Kalejirea animazinoagaz.
18:20 Erdi Aroko personaiak, suzko gizonak, hankaluzeak.
18:40 Sabel-dantza zuzeneko musikariakaz.
19:00 Erdi Aroko zaldunen arteko burrukak.
19:30 Umorezko malabareak.
20:30 Erdi Aroko zaldunak.
21:30 Su eta magia festa.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!