Aitor Elizegi izango da Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria

Bizkaie! 2008-06-25 11:03

Bizkaian kontzepturik barrienakaz behar egiten dauen sukaldaririk aurreratuena da Aitor Elizegi askorentzat. Irudimenaz ganezka egiten dau Elizegik eta talentu handiko sukaldaritza sofistikadu eta dotorean erakusten dau hori. Zamudioko Gaminiz Jatetxeko sukaldaria da.

Bilboko Jai Batzordeak Aitor Elizegi sukaldaria izentau dau 2008ko Aste Nagusiko pregoilari. 'Dastamen, ikusmen eta usaimenaren bidez sentsazinoak transmitiduten ohituta dagoan santutxuar chef ospetsua Aste Nagusiko esperientziak eta sentsazinoak transmitiduteko persona ezin hobea da', esan dau Isabel Sanchez Robles Jai Batzordeko presidente eta Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako zinegotziak.

Bizkaian kontzepturik barrienakaz behar egiten dauen sukaldaririk aurreratuena da Aitor Elizegi askorentzat. Irudimenaz ganezka egiten dau Elizegik eta talentu handiko sukaldaritza sofistikadu eta dotorean erakusten dau hori.

Taktika zainduko sukaldaritzea da Elizegirena, gustuen intensidadea topetan dauena eta kontzepturik barrienak maisutasunez erabilten dituana, gero eta errotuagoa dagoan personalidade propioarenagaz. Horregaitik, bilbotarrarena estadu mailako sukaldaritzarik artistikoenetarikoa da kritiko askorentzat, espainiar sukaldaritzan lehen mailako postuak betetera deituta dagoana. Dudarik ez da, edozelan be, euskal sukaldari gazteenen artean Aitor Elizegik ohorezko lekua beteten dauela.

Zamudioko Parke Teknologikoko Gaminiz Jatetxearen buru, sukaldaritzearen arlo guztietara zabaldu dau Aitor Elizegik bere jarduerea. Bere ibilbide profesionalean Gaminiz Jatetxeak eta Aitorrek berak hainbat sari jaso ditue:

- Euskal Sukaldaritzako Balore Gaztea (1992)
- Espainiako Sukaldarien Lehiaketako 1.postua (1998)
- Pil-Pil saria: 1995, 1996, 1998, 1999, 2000, 2002, 2004 eta 2005
- 2000.urteko Sukaldaririk onena 'Euskadi' Sukaldaritza Saria.
Intxaurrondoko Sukaldaritza Astean 'Urrezko Sukaldaria' (2001).
- Eurotoques-eko kidea da
- Ordiziako VII Idiazabal Barrian ohorezko ebagitea
- Bilboko BAITA GAMINIZ jatetxeko zuzendaritzea eta kudeaketea
- Bilboko SUA jatetxeko aholkularia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu