II. Iparragirre Rock&Rally Gernikan

Iparragirre Musika 2008-06-09 15:03   Musikea

Herriko musikariak geugaz batu gura doguz eta horretarako ez dago kalera urtetea baino gauza hoberik. Musikari eta musika taldeek kalera urten behar dogu, eta gure egoerearen barri emon, geure egoerea islatu eta jentaurrean erakutsi, eta aurrera egin. Horretarako, bagilaren 14an, igaz hasitakoari jarraipena emongo deutsagu.

Kamioi baten gainean, lokaletan, pasialekuan, kalean... hainbat lekutan, era desbardineko kontzertuak antolatu ditu Iparragirre Musika Elkarteak historian zehar 2001an Zaratarik Ez alkartearen izen adaltzeaz geroztik. Arazotzat, geure herrian ezaguna dan lokalen kontua da. 2003. urtean zehar aldarrikatutako 33 rock talde="0" lokal lema atzean gelditu da dagoeneko. 2008an, 12 talde inguru gagoz, eta ia gehienok lokal berean egiten doguz saioak; guk geuk alokatu, txukundu, eregi, antolatu eta kudeatutako lokaletan. Ez daukagu laguntza ekonomikorik eta diru sarreratzat lokaletan bertan kontzertuak antolatzera behartuta gagoz, alkartea finantzatzeko, Gernikako kultur egitaraua musikaz horniduteko eta talde laguneei joteko aukera bat emoteko.

Badirudi eregite prozesua amaitu ostean, herriko talde askok aurrera egiteko aukerea izan dabela: musika talde barriak agertu dira, arpegi barriak agertzen dira eta hainbat disko edota maketa plazaratu dira. 2006tik Sarkor, Eskura, Eutanasia, The Riff Truckers, Effectus edota The Auamba´s lako taldeen lanek argia ikusi dabe, geurean sortutako proiektu, musika, doinu, letra eta ames izatetik igaroz, errealidadera izatera helduz. Horra hor ordu, egun, aste, hilebete eta urteetan luzatu dan proiektuaren uzta.

Gaur egun biziten ari garan egoerea gustoko dogu. Gorabeherak izaten doguz sarri, baina ohikoa da. Autofinantzaketan sinisten dogu, eta horretan oinarritzen gara. Lagun barriak egiten doguz, eta talde barriak agertzen dira. Gero eta gehiago gara, orduan eta gehiago pozten gara. Gero eta gitxiago dira gure begien aurrean agertzen diran arazoak, eta poztekoa da. Gure lanen emoitzak plazaratu dira eta Gernikak lokal faltearen ondorioz galdutako musika taldeen kopurua berreskuratzen hasiak gara. Beraz, hau ospatu beharrean gagoz.

Herriko musikariak geugaz batu gura doguz eta horretarako ez dago kalera urtetea baino gauza hoberik. Musikari eta musika taldeek kalera urten behar dogu, eta gure egoerearen barri emon, geure egoerea islatu eta jentaurrean erakutsi, eta aurrera egin. Horretarako, bagilaren 14an, igaz hasitakoari jarraipena emongo deutsagu, II. Iparragirre Rock&Rally jaialdia antolatuz. Bizirik jarraitzen dogula frogatu behar da eta hasitako bideari jarraipena emotea baino gauza hoberik ez dago. Kontuak kontu, hilaren 14an, arratsaldeko 17:00etatik aurrera bigarren tramoa abian izango da.

Bigarren edizino honetan barrikuntzak dira nagusi. Aurten, Beko Ibarra poligono industrialean izango da hitzordua, Ipar Tabernien atzean, eta gainera talde guztiak alkarregaz alderatuz estilo desbardinak jorratzen ditue. Bullets of Misery, Bertan Bera, The Auamba´s, Gatibu eta Memoria de Pez izango dira taula gainean. Azken honeek konbidatu moduan datoz. Ganera, leitekeana da azken orduko sorpresaren bat edo beste izatea. Sarrerak 6 euroan egongo dira salgai eta sarrerako zenbakiak zozketan parte hartzeko balio izango dau; zozketatuko dan material sortaren artean dagoz, disko, maketa, demo edota kamisetak.

Ez da girorik faltako, bigarren edizino hau seguru igazkoa bano hobea izango dala, pausuz pausu esperientzia hartzen goaz, gauza barriak ikasiz, landuz, antolatuz eta plazaratuz. Bagilaren 14ko Rock&Rallyra konbidauta zagoz, buruak astintzera, eperdia mobidu eta jantzan egitera, animau eta etorri, musika, kontzertuak, zozketak, sorpresak… eta dana lagunarteko giroan. Zeri begira zagoz ba?? Bertan alkar ikusiko dogulakoan, ordura arte.

www.myspace.com/iparragirremusikaelkartea
www.iparragirremusika.org/

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu